Hondakin hauek berariazko kanpainen bitartez biltzen dira, egun jakinetan udalerri batetik bestera ibiltzen den ibilgailuaren bidez (udaletxean kontsultatu).
ZER UTZ DAITEKE?
intsektizidak
aerosolak
pinturak eta disolbagarriak
herbizidak eta plagizidak
garbitasuneko produktuak
ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?
Hondakinak sailkatu egiten dira eta birziklatzera, industria-hondakinak tratatzen diren lekuetara, tratamendu fisiko eta kimikoa ematera, erretzera, egonkortzera, etab. eramaten dira.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Euskal Autonomia Erkidegoan urtero 800 bat Tm sortzen dira. Hondakin hauei egiten zaizkien tratamenduen helburua hondakin arriskutsuak zabortegietan pila daitezen eragoztea da.