Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak
 

WAI-A

Errepideetako obretan sortutiko soberakinen biltegiak


Hondakin egonkor eta egonkortuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuak ezartzen duenaren arabera, betetzearen definizioa hauxe da: inguru bat morfologikoki alteratzea isurtzeen eta lur-berdinketen bidez, jarraian aipatzen diren hondakin egonkorren 5.000 m3tik gora isuriaz:

  • Hondeaketa, inausketa, lur-mugimendu eta abarretatik datozen lurrak.
  • Aurreko prozesuetatik datozen haitzak.
  • Harri-tatoak.
Harri-tatoak jatorri naturaleko materialak sailkatu edo/eta birrintzearen ondorioz sorturiko materialak dira.

Nolanahi ere, hondakin horien jatorria poluzioa sortzen duen jarduerarik egin ez den lurzorua izan behar du, eta ezingo dira isuri % 65 baino hezetasun handiagoa badute.

Betetzeetan berariaz eta guztiz debekatuta dago aipaturikoak ez diren beste hondakin batzuk isurtzea (adibidez, hormigoi, asfalto, egur eta abarren hondarrak).

Horrez gain, aipaturiko Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, betetze bat egiteko aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailburuordetzaren baimen administratiboa eskuratu beharko da; horrek ez du esan nahi aplikagarri diren lizentzia-araubidea bete behar ez denik.

Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legeak ematen duen hondakinaren definizioa interpretatuz, errepideetako obren kasuan inausketen eta lubeten balantzean soberan geratzen diren materialak joko dira hondakintzat. Horien barruan sartzen dira lubetak eta harbetak egiteko egokiak ez diren materialak, bai eta egokiak edo onargarriak izan arren, soberan daudenak ere.

Lubetak eta harbetak eraikitzeko (errepidearen edo aurreikusitako eraikinen azpiko oinarri izateko) erabiltzen diren materialak ez dira hondakintzat jotzen eta, beraz, lubeta eta harbeta horiek ez dira betetzetzat jotzen eta haien gauzatzea ez da azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren bidez arautzen.

Betetze bat egiteko baimena lortzeko, sustatzaileak (proiektuaren titularrak) aurreikusitako betetze bakoitzari dagokion proiektua aurkeztu beharko dio Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailburuordetzari.

Proiektu horien edukia 1995eko otsailaren 15eko Aginduak, hondakin egonkor edo egonkortuen zabortegien instalazioen, betetzeen eta lurzoru-egokitzeen proiektuen eta memoria deskribatzaileen edukiari buruzkoak betetzeei buruz xedatutakoaren araberakoa izango da.

Gainera, betetzea aurreikusitako obren alboan egingo bada, errepidearen proiektuan aurreikusitako obrekin nola lotzen den adierazi beharko da.

Nolanahi ere, materialak obratik betetzeetaraino eramateko zein bide erabiliko diren adierazi beharko da.

  • Bestalde, kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, honako hauek hartuko dira kontuan:
  • Lurren balantzea ez da orokorrean obra osoarentzat bakarrik egin behar, hori ohikoa baita, baizik eta denbora-epe laburretarako ere egin behar da, adibidez, hilabete baterako. Hala, une jakin batean mugitu beharreko lurren bolumena zein den jakin ahal izango da, eta obraren plangintzaren barruan haren kudeaketa planifikatu ahal izango da (lurren aldi baterako pilaketak, kanpoko ekarpenak, erauzketa-gunearen eta pilatzeko gunearen artean konexiorik ez dagoelako soberakinak aurreikusitako betetzeetara ezin eraman izatea, etab.).

  • Errepidearen eraikuntzan soberan dauden materialekin betetzeak egiteko proiektuek errepidearen proiektuaren baitan jasota egon behar dute, eta haien kokalekua, edukiera eta aurreikusitako neurriak zehaztu behar dira, ingurugiroa narriatzea saihesteko.

  • Obrak gauzatzerakoan, edozein arrazoirengatik soberakin horientzat beste kokaleku batzuk proposatzen badira, dela obran aldi baterako pilaketak egitea, dela betetze berrietan kokatzea, sustatzaileak (eta ez kontratistak) aldaketa hori justifikatu egin beharko du eta ingurugiroari loturiko motibaziorik dagoen azalduko du.

  • Horrez gain, errepide horrek ingurugiroan zein inpaktu izango duen ebaluatu baldin bada, betetzea egiteko baimena lortzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurugiroko Inpaktuaren Deklarazioa eman zuen ingurugiro-organoak hautatutako kokalekua onestea.

 

Azken eguneratzea: 2008/05/12