Apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, (BOE 1998/04/22), ekintza hau arautzeko esparrua ezartzen du.
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN KUDEATZAILE IZATEKO BAIMENA LORTZEKO eskabidean (260kb) ondorengo puntuak derrigorrean adieraziko dira:
- Eskatzailea (izena, NA eta kargua edo enpresarekiko harremana)
- Enpresaren izen soziala (Izen soziala, IFZ, helbide soziala, tfnoa. eta faxa)
- Kudeatzailea (Zentroaren kokapena eta helbidea,, tfnoa, faxa, arduraduna, langile kopurua)
- Baimena lortzeko eskatzen den kudeaketa mota
- Kudeatzen den edo diren hondakinak (izena, deskribapena eta EHK kodea)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa kudeaketaren arabera aldatzen da. Kudeaketak hondakinen balorizazioa jasotzen badu, eskaera dagokion atalean jasotako edukia duen proiektuarekin batera aurkeztuko da, eta hala badagokio, baita Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Azterlana ere.
Eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen kudeatzaile bakoitzak egingo du, nahiz eta izen sozial bera izan edota izen sozial hori Erkidegotik kanpo egon
Hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile izateko baimena lortzeko izapideak
- Zehaztu den edukia Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztuko da.
- Ingurumen Organoak emango du baimena Ebazpen baten bidez. Baimenak eraginkortasuna izango du Ebazpen horretan jasotzen diren baldintzak betetzen direnean. Baldintza horiek baimena lortzeko eskatu den kudeaketaren ondorioa dira eta haien artean erantzunkizun zibileko asegurua eta fidantza bat egon daitezke.
- Hala ere, kudeaketa ezin izango da hasi Ingurumen Organoak beste Ebazpen berri bat, baimenaren eraginkortasuna ezartzen duena, argitaratu arte.
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN BALORIZATZAILE BAIMENA ESKURATZEKO BEHARREZKOA DEN DOKUMENTAZIOA
Enpresa edo kudeatzaile zentroari buruzko informazioa:
- Hondakinak balorizatzeaz arduratzen den enpresaren izen soziala
- Hondakinak balorizatzen diren produkzio-zentroaren kokapena
- Zentroa non dagoen erakusten duen planoa
- Udalak emandako Jarduera Baimena edo tramitatzen ari denaren udal agiria
- Erantzunkizun Zibileko Asegurua eginda dagoela egiaztatu
- Kudeatzaileen erregistroko inprimakia beteta
(93 kb)
Hondakinei buruzko informazioa:
- Hondakinen jatorria eta ezaugarriak, (EHK) Europako Hondakinen Katalogoaren
(269 kb) araberako kodea ere adierazi
- Balorizatu behar diren hondakinak zein prozesutan eta nola sortu diren aipatu
- Hondakinak sortu dituen produkzio-prozesuaren ezaugarriak
- Hondakinak onartzeko irizpideak
- Hondakinak jasotzeko protokoloa
- Bestelako datuak
Hondakinak balorizatzeko erabiltzen den produkzio prozesuari buruzko informazioa:
- Balorizatutako hondakinen zerrenda
- Balorizatutako hondakinen azken helburua
- Hondakinak balorizatzeko produkzio-prozesu osoko fluxu-diagramaren eskema orokorra: materia eta energiaren balantzea
- Hondakinak balorizatzeko produkzio-prozesu osoko fluxu-diagramaren eskema
- Produkzio-prozesua osatzen duten atal guztietako makinak
- Instalazioaren produkzio-ahalmena (Tm/urteko)
- Batez besteko eta gehienezko produkzio-ahalmena (Tm/eguneko, Tm/orduko eta %)
- Instalazioak ingurumenean duen eragina (airean, uretan, lurzoruetan, natur eta gizarte ingurunean eta abarretan) eta prebenitzeko eta zuzentzeko hartutako neurriak.
- Atmosferan, lurzoruan eta uretan izan duen eraginak kontrolatzeko neurriak
- Egoki deritzezun bestelako atalak
Oharra: Dokumentazio osoa aurkeztu eta gero administrazioko langileek instalazioak ikuskatuko dituzte. Ondoren, txostena aldekoa bada, baimenerako Ebazpena emango da. Baimenak eraginkortasuna izan dezan Ebazpenean jasotako betebehar eta baldintzak bete behar dira.
Behin betiko baimena lortzeko, legez dagozkion betebeharrak egiaztatuko ditu eskatutako kudeaketa egiteko behar dituen ekintzen arabera, hau da, gaiak garraiatzeari buruzkoa, biltegiratzeari buruzkoa, ingurumen arloko isurketa, emisio eta hondakinei buruzkoa, eta balorizatzeko edota deseustatzeko ekintzak ezartzen badizkiete hondakin ez arrikutsuei, tratamenduaren eraginkortasuna adierazteko akreditazioa.
Betebehar horiek betetzeari buruzko informazioa lehen aipatu den dokumentazioan izan behar da.
Hondakin ez arriskutsuen kudeaketa jardueren baimena
|