Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin ez arriskutsuen kudeaketa jardueren baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena eta Lurralde Antolamendu


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Hondakin ez arriskutsuen kudeaketa jarduerak baimentzea, kudeatzaileek bere jarduera garatzerakoan bete behar dituzten baldintza eta betebeharrak ezarriz

Nori Zuzendua

Hondakin ez arriskutsuen instalazioen titularrak

Araudia

Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea (BOE 1998-04-22)

Euskal Herriko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra (1998-03-27)

46/2001 Dekretua, martxoaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketa arautzeko dena (EHAA 64, 2001/04/02)

23/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena (EHAA 2004/02/26) (Hutsen zuzenketa  EHAA 65, 2003ko apirilaren 1ekoa).

208/2005 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, tresna elektriko eta elektroniko eta haien hondakinen kudeaketari buruzkoa.(BOE 2005/02/26)

 


Harremanak norekin

Telefono zenbakiak: 945019905, 945019893

Erantsi beharreko agiriak

Hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile baimena lortzeko eskarian hurrengo datuak jaso beharko dira:

  • Eskatzailea (izena, NAN eta enpresaren kargu edo erlazioa)

  • Enpresaren izena (Izena, NIF, helbide soziala, tfnoa eta faxa)

  • Kudeatzailea (Zentruaren kokalekua eta helbidea, tfonoa, Faxa, arduraduna eta langile zenbakia)

  • Baimen eskari gai den kudeaketa mota

  • Kudeatzen diren hondakinak (izena, deskribapena eta EHK kodea)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa kudeaketaren arabera aldatzen da. Kudeaketak hondakinen balorizazioa jasotzen badu, eskaerak hurrengo ataletan jasotako edukia duen proiektuarekin batera aurkeztuko da, eta badagokio Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Azterlana barne.

Eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen kudeatzaile bakoitzak egingo du, nahiz eta izen sozial bera izan edota izen sozial hori Erkidegotik kanpo egon

HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN BALORIZATZAILE BAIMENA ESKURATZEKO BEHARREZKOA DEN DOKUMENTAZIOA

Enpresa edo kudeatzaile zentroari buruzko informazioa:

  • Hondakinak balorizatzeaz arduratzen den enpresaren izen soziala
  • Hondakinak balorizatzen diren produkzio-zentroaren kokapena
  • Zentroa non dagoen erakusten duen planoa
  • Udalak emandako Jarduera Baimena edo tramitatzen ari denaren udal agiria
  • Erantzunkizun Zibileko Asegurua eginda dagoela egiaztatu
  • Kudeatzaileen erregistroko inprimakia beteta pdf formatoko dokumentua (93 kb)

Hondakinei buruzko informazioa:

  • Hondakinen jatorria eta ezaugarriak, (EHK) Europako Hondakinen Katalogoaren araberako kodea ere adierazi
  • Balorizatu behar diren hondakinak zein prozesutan eta nola sortu diren aipatu
  • Hondakinak sortu dituen produkzio-prozesuaren ezaugarriak
  • Hondakinak onartzeko irizpideak
  • Hondakinak jasotzeko protokoloa
  • Bestelako datuak

Hondakinak balorizatzeko erabiltzen den produkzio prozesuari buruzko informazioa:

  • Balorizatutako hondakinen zerrenda
  • Balorizatutako hondakinen azken helburua
  • Hondakinak balorizatzeko produkzio-prozesu osoko fluxu-diagramaren eskema orokorra: materia eta energiaren balantzea
  • Hondakinak balorizatzeko produkzio-prozesu osoko fluxu-diagramaren eskema
  • Produkzio-prozesua osatzen duten atal guztietako makinak
  • Instalazioaren produkzio-ahalmena (Tm/urteko)
  • Batez besteko eta gehienezko produkzio-ahalmena (Tm/eguneko, Tm/orduko eta %)
  • Instalazioak ingurumenean duen eragina (airean, uretan, lurzoruetan, natur eta gizarte ingurunean eta abarretan) eta prebenitzeko eta zuzentzeko hartutako neurriak.
  • Atmosferan, lurzoruan eta uretan izan duen eraginak kontrolatzeko neurriak
  • Egoki deritzezun bestelako atalak

Dagokion tasa

Ez dago tasarik.

Eskabideak Aurkezteko Epea Sustatzaileak eskatua
Eskabideak aurkezteko lekua

Ingurumen Sailburuordetza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Arabako Lurralde Bulegoa

Forondako Atea, 11

01010 VITORIA GASTEIZ

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Gran Via, 85- 8. solairua

48011 BILBAO

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Infanta Cristina, 11-Villa Begoña

20008 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Tramiteen deskripzioa

Zehaztu den edukia Ingurumen Sailburuordetzari luzatuko da.

Dokumentazio osoa aurkeztu eta gero administrazioko langileek instalazioak ikuskatuko dituzte. Ondoren, txostena aldekoa bada, baimenerako Ebazpena emango da. Baimenak eraginkortasuna izan dezan Ebazpenean jasotako betebehar eta baldintzak bete behar dira.

Behin betiko baimena lortzeko, legez dagozkion betebeharrak egiaztatuko ditu eskatutako kudeaketa egiteko behar dituen ekintzen arabera, hau da, gaiak garraiatzeari buruzkoa, biltegiratzeari buruzkoa, ingurumen arloko isurketa, emisio eta hondakinei buruzkoa, eta balorizatzeko edota deseustatzeko ekintzak ezartzen badizkiete hondakin ez arrikutsuei, tratamenduaren eraginkortasuna adierazteko akreditazioa.

Ingurumen Organoak emango du baimena Ebazpen baten bidez. Baimenak eraginkortasuna izango du Ebazpenhorretan jasotzen diren baldintzak betetzen direnenan. Baldintza horiek baimena lortzeko eskatu den kudeaketaren ondorioa dira eta haien artean erantzunkizun zibileko asegurua eta fidantza bat egon daitezke.

  • Hala ere, kudeaketa ezin izango da hasi Ingurumen Organoak beste Ebazpen berri bat, baimenaren eraginkortasuna ezartzen duena, argitaratu arte.


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Sailburuordea


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera orria pdf formatoko dokumentua (93 kb).

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

 

 

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/06/2008