Osasun-hondakinak sortzen dituzten osasun-jardueren titularrek nahitaez Osasun Hondakinak Kudeatzeko Plana aurkeztu behar diote Osasun Sailari, eta plan horrek martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuak, EAEko osasun-hondakinak kudeatzeko baldintzak arautzen dituenak, 21.4 artikuluan zehazten duen gutxieneko edukia izan behar du; Dekretu hori 75. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, 2002ko apirilaren 22an.
Osasun Sailak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari txostena egin dezan Osasun Hondakinak Kudeatzeko Plana bidali dionean, plan horren edukian oinarrituz Ingurugiro Organo honek sorturiko osasun-hondakinekin egindako kudeaketa baloratu ahal izango du. Hondakin horien kopuruaren arabera, hala badagokio, Produktore Txikien Erregistroan erregistratuko da.
Ondorioz, Osasun Sailak onetsitako Kudeaketa Plana eduki arte, ezin da eskabidearen tramiterik egin.
Eskabide horrekin batera, baimendutako kudeatzaileak hondakin arriskutsu bakoitzarentzat egindako onarpen-agiria ( , 6 kb) aurkeztu beharko da, eta hondakin horietako bakoitzetik urtean zein kantitate sortzen den edo zein kantitate sortzen dela kalkulatzen den adierazi beharko da.
Hondakin sanitarioak zentru barruan kudeatzeko jardunetarako baimena ematea
Hondakin sanitarioak zentrutik kanpo kudeatzeko baimena ematea
|