- Sortzen dituzten hondakinen ezaugarri nagusiak zein diren jakin behar dute (nagusiki, erabiltzen diren substantzia arriskutsuei dagokienez) eta horiek jatorrian BEREIZTEN ikasi behar dute.
- Barne-kudeaketako baliabideak izan behar dituzte (ONTZIRATZEA, ETIKETATZEA ETA BILTEGIRATZEA).
- Hondakin arriskutsuen ERREGISTROAK eduki eta gorde behar dituzte.
- AZKEN KUDEAKETAKO bideak edo, halakorik ezean, autokudeaketako bideak ezarrita eduki behar dituzte.
|
|
- GARRAIO OROTAN, hondakin arriskutsuek produkzio-guneek identifikatuta eta ontziratuta egon behar dute, hondakin arriskutsuen araudiek ezartzen duena betez. Horrez gain, merkantzia arriskutsuen garraioa arautzen duen araudia ere bete behar da, kasu bakoitzaren arabera, garraiobideei dagokienez (ibilgailuak, etab.).
- Garraio baten helburua hondakin arriskutsuak KUDEATZAILEARI ENTREGATZEKO LEKUALDATZEA denean: hondakin arriskutsuen araudian HAak lekualdatzeko ezarritako dokumentuak ere hondakinekin batera bidaliko dira.
- Garraioa bitarteko hutsak diren ENPRESA GARRAIOLARIEK egiten dutenean , hondakinaren TITULAR BIHURTU GABE jardungo dute. Enpresa horiek nahitaez jarduera horretan dihardutela jakinarazi behar diote Ingurugiro Organo honi (hondakinak bildu eta garraiatzeko BAIMENA edukiz gero eta hondakinen titular bihur badaitezke, KUDEATZAILEEN ZERRENDAN agertuko dira, kudeatzaile gisa).
|
|
- Ingurugiro-organo eskudunaren BAIMEN egokia izan behar dute.
- Kudeaketa honako hauen arabera baimentzen da:
- Kudeaketa-mota (jasotzea eta lekualdatzea / biltegiratzea, balorizazioa edo/eta ezabatzea).
- Kudeatu beharreko hondakinak.
- BAIMENDUTAKO KUDEATZAILEEN ZERRENDAn argitaratzen dira, eta bertan honako hauek jasotzen dira:
- Igarotze, tratamendu, balorizazio edo/eta ezabaketako guneen baimenak.
- Bildu eta garraiatzeko baimenak.
- Olio-biltzaileen baimenak.
|
|