Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuen autogestioa


Uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak, "Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko Jarduerak Baimentzeko Araubidea"ri buruzkoak, 23 eta 24. artikuluetan ezartzen duenaren arabera:


 Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak gauzatu ahal izateko, aldez aurretik administrazioaren baimena eskuratu beharko da. Baimen hori ingurumen organo eskudunak emango du, betiere jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen arloan indarrean dagoen legeria betez. Bere hondakinak tratatzen edo ezabatzen dituzten produktoreek ere baimen hori eskuratu beharko dute.


 Hondakin arriskutsuen autogestioko jarduera hori baimentzeko, oro har, hondakin arriskutsuak kudeatzeko edozein baimen emateko ezarritako irizpide berak erabiltzen dira, proposaturiko tratamenduaren eraginkortasun bermatuari eta tratamendu horren nahiz hondakinak ezabatzearen segurtasunari dagokienez; hala ere, autogestio-eskaera hondakin arriskutsuen produktore izateko baimenaren eskaerarekin batera egin ahal izango da.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/04