Hondakin Arriskutsuen Produktore Txiki gisa erregistratuta ez dauden jarduera hondakin-sortzaileek "Urteroko Deklarazioa" egin behar dute
HONDAKIN ARRISKUTSUAK SORTZEN DITUZTEN JARDUEREN BETEBEHARRAK, gai honi dagokionez, honako hauek dira:
"Urteroko Deklarazioari" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 18. artikulua.
-
Urtero, hondakin toxiko eta arriskutsuen produktoreak Autonomia Erkidegoko organo eskudunari eta, haren bidez, Herri Lan eta Hirigintzako Ministerioko Ingurugiroaren Zuzendaritza Nagusiari, honako hauek deklaratu beharko dizkio: produzitutako hondakinen jatorria eta kantitatea, horietako bakoitza nora bideratu den eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda, bai eta aurreko urteko gertakizun aipagarriak ere.
-
Produktoreak urteroko deklarazioaren kopia gutxienez bost urtez gordeko du.
"Urteroko deklarazioa formalizatzeari" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 19. artikulua.
Urteroko deklarazioa martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da, dagokion informazioarekin batera, Herri Lan eta Hirigintza Ministerioko Ingurugiroaren Zuzendaritza Nagusian; deklarazioa Araudi honetako III. eranskinean zehazten den ereduan egingo da.
Hondakinak sortzen dituzten eta Hondakin Arriskutsuen Produktore Txikien Erregistroan inskribatuta dauden jarduerek ez dute "urteroko deklaraziorik" egin behar, hemen ezartzen denari jarraiki:
"Produktore txikiei" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 22. artikulua
-
Urtean hondakin toxiko eta arriskutsuen 10.000 kilo baino gutxiago sortzen edo inportatzen dituztenak produktore txikitzat joko dira, baldin eta autonomia erkidegoetako organo eskudunek horretarako berariaz duten erregistroan inskribatuta badaude.
-
Hala eta guztiz ere, produzitutako hondakin toxiko eta arriskutsuak gizakion osasunarentzat, baliabide naturalentzat eta ingurugiroarentzat dakarren arriskua aintzat hartuz, Araudi honetako I. eranskinean aipaturiko irizpideei jarraiki, erregistroan inskribatzea baimendu edo ukatu egin ahal izango zaie aurreko atalean aipatutako kopurura iristen ez diren edo kopuru hori gainditu egiten dutenei, hurrenez hurren.
-
Produktore txikiek kapitulu honetan ezarritako betebeharrak beteko dituzte, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legeko 4. artikuluan ezarritakoak izan ezik; halaber, Araudi honetako 18. artikuluak aipatzen duen urteroko deklarazioa aurkezteko betebeharra ere beteko dute.
|