Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuen kudeatzaileari entregatu


Arlo honi buruzko betebeharrak hemen jasota daude:

"Onarpen-eskaerari" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 20. artikulua.

1. Hondakin toxiko eta arriskutsuaren produktoreak, hondakin hori jatorritik tratamenduko edo ezabaketako instalazio batera eraman aurretik, kudeatzaileak hondakina onartuko duela dioen idatzizko dokumentua eduki beharko du nahitaez.

2. Produktoreak kudeatzaileari tratatu beharreko hondakinak onartzeko eskaera bidali beharko dio; eskaera horretan hondakinen egoeraren ezaugarriak eta honako datuak jasoko dira:

  • Identifikazioa, I. eranskinaren arabera (eta 98/11/17ko Ebazpenak xedatutako EHK kodea)
  • Propietate fisiko eta kimikoak.
  • Konposizio kimikoa.
  • Bolumena eta pisua.
  • Hondakinak jasotzeko epea.

3. Produktorea hondakinei buruzko datuak egiazkoak izatearen arduraduna da, eta hondakin horien kudeaketa errazteko eskatzen zaion informazio guztia ematera behartuta dago.

4. Instalazio kudeatzaileak hondakinak onar ditzan lortzeko datu faltsuak eman zaizkiola frogatzen bada, produktoreak onartu ez diren hondakinak produkzioko gunera itzultzeko garraio-gastuak ordaindu beharko ditu.

"Produktorearen beste betebehar batzuei" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 21. artikuluak honako hauek ere produktorearen betebeharrak izango direla zehazten du:

  1. Hondakin toxiko eta arriskutsuen kontroleko eta segimenduko dokumentuak betetzea, produkzio-gunetik hasi eta bilketa-, tratamendu- edo ezabaketa-zentroetaraino, 35. artikuluan xedatzen denari jarraiki.

  2. Hondakin toxiko eta arriskutsuak desagertu, galdu edo ihesiz gero, berehala jakinaraztea instalazio produktorea dagoen autonomia-erkidegoko organo eskudunari eta, haren bidez, Herri Lan eta Hirigintzako Ministerioko Ingurugiroko Zuzendaritza Nagusiari. Horrez gain, Araudi honetako 5. artikuluan ezarritako betebeharrak ere bete egin beharko dira.

  3. Hondakin toxiko eta arriskutsuak ez entregatzea produktu-mota hori garraiatzeko indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen eskakizunak betetzen ez dituzten garraiolariei.

Hondakin arriskutsu bat kudeatzaile baten bidez KUDEATZEKO BIDEA EZARTZEKO egin beharreko urratsak honako hauek dira:

I. Erabil litezkeen kudeaketa-bideak hautatzea, sortzen den hondakin arriskutsuaren karakterizazioan nahiz identifikazioan oinarrituz, bai eta hondakin hori onartzeko kudeatzaile baimendunen (pdf formatuko dokumentua, 71 kb) ezaupidean oinarrituz ere.

II. Kudeatzaileari hondakin arriskutsua onar dezan eskatzea, eta horretarako beharrezkoa den informazioa ematea (ikus 833/1998 Errege Dekretuaren 20.2 eta 20.3 artikuluak), bai eta hondakina onartzea eta haren azken kudeaketa-bidea zehazteko erabilgarria izan dakiokeen gainerako informazioa ematea ere (konposizioaren analitikak eta karakterizazioa, erabilitako lehengaien segurtasuneko fitxa teknikoak, prozesu sortzailearen deskribapena,...). Ikus HONDAKIN ARRISKUTSUAK ONARTZEKO ESKAERAREN ADIBIDEA (pdf formatuko dokumentua, 7 kb)

III. Nahitaezko eskakizuna izango da kudeatzaileak hondakina onartzen duela dioen agiria izatea. Kudeatzaileak onarpen-agiriaren bidez (pdf formatuko dokumentua, 6 kb), kudeatzaileak tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak zein diren eta administrazioaren baimena badutela egiazta dezake.


KUDEATU BEHARREKO PARTIDA BAT BIDALTZEN DEN BAKOITZEAN honako hau egin beharko da:

I. Hondakin arriskutsuaren lekualdatzeari buruzko jakinarazpena egitea aldez aurretik; hori dagokion HONDAKIN ARRISKUTSUEN LEKUALDAKETARI BURUZKO ALDEZ AURRETIKO JAKINARAZPENAren (pdf formatuko dokumentua, 5 kb) bidez egingo da.

II. Hondakin arriskutsuen garraioari buruzko betebeharrak betetzen direla ziurtatzea.

III. Hondakin arriskutsuaren kontrol eta segimenduko dokumentua edo KSD betetzea (edo hondakin arriskutsuen produktore txikiak sorturiko olio erabilien B dokumentua). KSDari dagokionez: horren zati bat beti garraioarekin batera bidaliko da, eta kudeatzaileari emango zaio sina dezan eta garraiatutako merkantzia onar dezan. Kudeatzaileak merkantzia onartzen badu, hondakin arriskutsuaren titulartasuna produktorearengandik kudeatzailearengana igaroko da, indarrean dagoen araudiak agintzen duen bezala.

Nolanahi ere, tramite horiek askoz ere sinpleagoak dira hondakin batzuekin, esate baterako,produktore txikiek sorturiko olio erabiliekin, horiek erabilitako olioa KUDEATZAILE BAIMENDUNEI (pdf formatuko dokumentua, 71 kb) entrega baitiezaiekete; kudeatzaileek entregatu izanaren A egiaztagiria emango diete, kontrol eta segimenduko dokumentua bete beharrean. Halakoetan, ez da beharrezkoa aldez aurretik garraioaren berri ematea, ez eta hasierako onarpen-agiria edukitzea ere; nolanahi ere, entregak erregistratu egin behar dira eta dagozkien egiaztagiriak gorde egin behar dira.

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/04