Hondakin arriskutsuen ontziratzeari buruzko betebeharrak hemen jasota daude:
"Hondakin toxiko eta arriskutsuak ontziratzeari" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikulua.
Produktoreek, hondakin toxiko eta arriskutsuei eragiten dieten produktuen ontziratzeari dagokionez indarrean dauden arau teknikoak betetzeaz gain, honako segurtasun-neurriak ere hartu beharko dituzte:
-
Ontziak eta haien itxiturak edukia galtzea eragozteko diseinatu eta egingo dira, eta edukiaren eragina izan ez dezaketen eta harekin nahastean konbinazio arriskutsurik sortuko ez duten materialekin eraikiko dira.
-
Ontziak eta haien itxiturak solidoak eta hauskaitzak izango dira, egin beharreko manipulazioei segurtasunez erantzun diezaieten, eta egoera onean edukiko dira, egiturazko akatsik eta ageriko ihesik gabe.
-
Gas konprimatuaren, likidotuaren edo presioz disolbatuaren egoera duten hondakin toxiko eta arriskutsuak gordetzera bideratutako ontziek arlo horri dagokionez indarrean dagoen legeria beteko dute.
-
Hondakin toxiko eta arriskutsuen ontziratzea eta biltegiratzea egitean beroa sortzea, leherketak, suhartzeak eta substantzia toxikoak sortzea eragotziko da, bai eta hondakinaren arriskugarritasuna handitzen duen edo haren kudeaketa oztopatzen duen beste edozein eragin ere.
Hondakin toxikoak garraiatzeko nola prestatu behar diren jakiteko xehetasunezko jarraibideak Merkantzia Arriskutsuei buruz indarrean dagoen araudian jasotzen dira. Ildo horretatik, araudi hori bete egin behar da hondakinak ontziratu, etiketatu eta garraiatzean, hondakin arriskutsuei buruzko legeriak jasotzen dituen tipifikazioekin batera.
Alde horretatik, bilgarrien egokitasun-saiakerak kontrolatu egiten dira eta produktu arriskutsuentzako bilgarriek homologatuta egon behar dute.
Hondakinaren jatorrizko lehengaiak edo hondakinak berak edukitzeko erabili diren ontziak aprobetxa daitezke, betiere, beste hondakin edo substantzia batekin nahasten ez baldin bada, horrelakoetan beroa edo gasa sortzen duen eboluzio arriskutsua eragin baitezake, substantzia korrosiboak sor daitezke, edo leherketak edo su hartzeak egon daitezke.
|