Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuak etiketatzea


"Hondakin toxiko eta arriskutsuen etiketatuari" buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikulua.

1. Hondakin toxiko eta arriskutsuak dituzten ontzi edo edukiontziek etiketa argi, irakurterraz eta ezabaezina eduki beharko dute, gutxienez Estatuko hizkuntza espainiar ofizialean.

2. Etiketan hau adieraziko da:

a) Dituen hondakinen identifikazio-kodea, I. eranskinean deskribatzen den identifikazio-sistemaren arabera (Ingurugiroaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren 1998ko azaroaren 17ko Ebazpenez, ebazpen horretan argitaratutako EHK kodea aplikatuko da; kode hori Europako Erkidego osoan erreferentzia izango den nomenklatura da).

b) Hondakinen titularraren izena, helbidea eta telefono-zenbakia.

c) Ontziratze-datak.

d) Hondakinek zer nolako arriskuak dituzten.

Arriskuak zer nolakoak diren adierazteko piktogramak (pdf formatoko dokumentua, 97 kb) erabiliko dira, II. eranskinaren arabera adierazita eta hondo hori-laranjaren gainean beltzez margotuta.

3. Ontziratutako hondakin bati arrisku-adierazle bat baino gehiago esleitzen zaizkionean, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

a) Hondakin toxikoaren arrisku-adierazlea jartzeko betebeharra dagoenez, hondakin kaltegarri eta korrosiboaren arrisku-adierazleak jartzea hautazkoa da.

b) Hondakin lehergarriaren arrisku-adierazlea jartzeko betebeharra dagoenez, hondakin suharbera eta erregarriaren arrisku-adierazlea jartzea hautazkoa da.

4. Etiketa irmoki itsatsi behar da ontziaren gainean, eta beharrezkoa izanez gero, lehendik dauden adierazle edo etiketak kendu egin behar dira, hondakinarekin geroago egiten diren eragiketetan ontziaren jatorriari eta edukiari dagokienez akatsik edo zalantzarik sor ez dadin.

Etiketaren tamaina gutxienez 10 * 10 cm izango da.

5. Ez da beharrezkoa izango etiketa jartzea ontziaren gainean 2. atalak aipatzen dituen inskripzioak argi markatuta daudenean, betiere, artikulu honetan ezartzen diren eskakizunekin bat badatoz.

Etiketaren ezaugarri orokorrak

  • Etiketaren tamaina: 10 x 10 cm (gutxienez)
  • Etiketaren materiala: papera (barruan biltegiratzeko), plastifikatua kanporako
  • Etiketaren atzealdea: material itsaskorra
  • Etiketaren kolorea: hondo zuria eta letra beltzak
  • Piktogramak: marrazkia beltzez; hondo hori-laranja

Adibideak pdf formatoko dokumentua   (39 kb)

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/04