Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuak produzitzen dituen jardueraren baimena edo inskribatzea aldatzea


Hondakin arriskutsuen PRODUKTOREA IZATEKO BAIMENA baliozkoa izan dadin, beharrezkoa da sorturiko hondakin arriskutsuen izaera eta ezaugarriak bere horretan gordetzea (datu hauek, hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuen deskribapenarekin batera, baimen hori ematen duen ebazpenean jasota daude). Era berean, baimena baliozkoa izateko beharrezkoa da hondakin arriskutsuen manipulazio eta biltegiratzeko baldintzak egokiak izatea, eta sortzen diren hondakinen magnitude-ordenaren ondorioz behar bezala manipulatu eta biltegiratu ahal izateko behar diren baliabideak ez dira aldatu beharko. Baliabide horiek egokiak direla egiaztatu egingo da hondakin arriskutsuen produktore izateko baimena eman aurretik.

Halaber, hondakin arriskutsuen PRODUKTORE TXIKIEN ERREGISTROAN jarraitu ahal izateko beharrezkoa izango da sorturiko hondakin arriskutsuen izaera eta ezaugarriak bere horretan gordetzea (datu horiek inskribatzea agintzen duen ebazpenean islatzen dira). Horrez gain, inskribatze hori baliozkoa izan dadin, hondakin arriskutsuak manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak egokiak izan behar dute, eta sorturiko hondakin arriskutsuen kantitateak ez du ezarritako kantitatea gainditu behar; normalean urteko 10 tona izaten dira.

Beraz, zentro produktorearen instalazioetan edo prozesuetan aldaketaren bat egiten bada, eta aldaketa horrek hondakin arriskutsuen izaeran, sortze-baldintzetan, manipulazioan, biltegiratzean edo kudeaketan eraginik badu, dokumentuen bidez justifikatu beharko da Ingurugiro Sailburuordetzan eta, ingurugiro-organo horrek egokitzat jotzen badu, hondakin arriskutsuen produktore izateko baimena zabaldu egingo da edo Hondakin Arriskutsuen Produktoreen Erregistroko inskribatzea berritu egingo da.

Horretarako, hondakin berriak sortzen direnean edo sorturiko hondakinen ezaugarrietan aldaketa sakonak daudenean, honako hau egingo da:

  • Aldian aldiko aldaketa bada eta berriz gertatuko ez dela uste bada, nahikoa izango da aldaketa horren berri ematea; honek garrantzi handiagoa du produktore izateko baimenen kasuan.

  • Hala ere, aldaketa hori aurrerantzean ere gertatuko dela uste bada, enpresako arduradunak eskaera-idatzi bat aurkeztuko du eta, horrekin batera, egindako aldaketaren arabera dagokion dokumentazioa; bi era hauetakoa izan daiteke:

    • Enpresaren edo/eta zentro produktorearen identifikazioa (enpresa-izena, helbide soziala, IFZ, zentroaren helbidea eta, hala badagokio, IHIZ).

    • Sorturiko prozesu eta hondakin arriskutsuei dagokienez, "Hondakin arriskutsuen produktore izateko baimena lortzeko edo Hondakin Arriskutsuen Produktore Txikien Erregistroan inskribatzeko prozedurari buruzko INFORMAZIOA" eranskineko A blokeko 3. atalean ezartzen den datuekin, prozesuen deskribapenetarako, eta B blokekoarekin, hondakinen deskribapenetarako. Eranskin hori ESKAERA-FORMATUArekin batera dator. Jakinarazpenarekin batera, eskatzaileak hondakin arriskutsuak behar bezala kudeatzeko baliabideak (etiketatua eta azken kudeaketa-bidea) badauzkala egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu; horrez gain, hondakinaren ezaugarri fisiko eta komikoen deskribapen zuzena ere aurkeztu beharko da, hala badagokio, produktuen konposizio-analitikekin, karakterizazioekin edo/eta segurtasuneko datuen fitxekin).
 
Azken eguneratzea: 2008/06/04