Hondakinei buruzko 10/1998 Legearen 21. artikuluan hondakin arriskutsuen produktoreen betebehar nagusiak laburbiltzen dira:
21. artikulua. Hondakin arriskutsuen produkzioa.
- Hondakin arriskutsuen produktoreen betebeharrak dira honako hauek:
a) Hondakin arriskutsuak behar bezala bereiztea eta ez nahastea; bereziki hondakinen arriskugarritasuna handitzen duten edo haien kudeaketa oztopatzen duten nahasketak saihestuko dira.
b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziak araudiak ezartzen duen bezala ontziratu eta etiketatzea.
c) Sorturiko edo inportaturiko hondakin arriskutsuen erregistroa edukitzea eta haien helburua bertan adieraztea.
d) Hondakinak kudeatzeko baimena duten enpresei behar bezala tratatzeko eta ezabatzeko behar duten informazioa ematea.
e) Administrazio publiko eskudunari urteko txostena aurkeztea; bertan, gutxienez, sorturiko edo inportaturiko hondakin arriskutsuen kantitatea, haien izaera eta azken helburua adierazi beharko dira.
f) Hondakin arriskutsuak desagertu, galdu edo ihesiz gero, berehala administrazio publiko eskudunari horren berri ematea.
2. Baimenak emateko eskumena duten autonomia-erkidegoetako organoek hondakin arriskutsuen produktoreei aseguru bat egin dezatela eska diezaiekete, produktoreen jarduerek sor ditzaketen erantzukizunak estaltzeko.
3. Lege hau garatzeko araudian eta, hala badagokio, autonomia-erkidegoek ezartzen dituzten gainerako babes-arauetan beste betebehar batzuk ezarri ahal izango dira, hondakin horiek hobeto arautu edo kontrolatzeko.
Betebehar horiek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuan eta 952/1997 Errege Dekretuaren aldaketako II. KAPITULUKO 13. artikulutik 22. artikulura bitartean zehaztuta daude; artikulu horiek PRODUKTOREEN BETEBEHARREI buruzkoak dira, bai eta Errege Dekretu beraren 41., 42. eta 43. artikuluetan, HONDAKIN ARRISKUTSUEN GARRAIOARI buruzkoetan ere). Azken horiez gain, produktoreen betebeharrak horrela laburbildu daitezke:
|