Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuak sortzeko baimena  

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena eta Lurralde Antolamendu


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten jarduerak edo industriak jartzeko, zabaltzeko eta funtsezko aldaketak egin edo lekuz aldatzeko baimena ematea.

Arriskutsutzat jotzen ez diren eta zerrenda batean jasota dauden hondakinak sortzen dituzten industria eta jarduerak jartzeko, zabaltzeko eta funtsezko aldaketak egin edo lekuz aldatzeko baimena ematea, baldin eta zerrenda onatzen bada, hondakin horiek kudeatzeak ekar ditzakeen aparteko zailtasunengatik 

Nori Zuzendua

Hondakin arriskutsuen sortzaileei

 

Araudia

10/1998 Legea, apirilaren 21ekoa, Hondakinei buruzkoa (98-04-22 BOE)

833/1988 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, maiatzaren 14ko 20/1986 Legea burutzeko Erregelamendua onartzen duena (BOE 182, 88-07-30)

952/1997 Errege Dekretua, 20/1986 Legea burutzeko Erregelamendua aldatzen duena (BOE 160, 97-07-05)

3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra (EHAA 59, 98-03-27koa)

259/1998 Dekretua, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketari buruzkoa.

679/2006 ERREGE DEKRETUA,  ekainaren 2koa, industriako erabilitako olioen kudeaketa arautzen duena.

1378/1999 ERREGE DEKRETUA, abuztuaren 27koa, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta hauek dituzten makinak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen duena (BOE 206, 1999ko abuztuaren 28).

228/2006 Errege Dekretua, 1378/1999 Errege Dekretua aldatzen duena.

 

Harremanak norekin

945 019910 telefonoa 

Erantsi beharreko agiriak
  • Baimen eskaera pdf formatoko dokumentua (270 kb)

  • I. Eranskinaren araberako azterlana, hondakinen kopurua eta zeintzuk diren, xedapen teknikoak, hartu beharreko arreta-neurriak, tratatzeko eta jartzeko toki eta metodoei buruz. Azterlan horrek honako edukia izango du:

a) Jardueraren memoria

b) Aurreikusten diren in situ taldekatzeak, aurretrataerak eta trataerak

c) Hondakinen azken helburua

d) Instalazioaren ezarpen planoa

e) Lurzatiaren planoa, 1:500 eskalan egina

f) Jarduerarako eskatzen diren segurtasun neurriak hartu izanaren frogagiria.

 

Dagokion tasa

Ez dago

 

Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan zehar
Eskabideak aurkezteko lekua

INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU  SAILEKO ARABAKO LURRALDE BULEGOA

Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU  SAILEKO BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA

Gran Vía, 85
48011 Bilbao

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU  SAILEKO GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA

Infanta Cristina, 11 'Villa Begoña'
20008 Donostia-San Sebastian

 

Tramiteen deskripzioa

Baimena Ingurumen Sailburuordetzaren ebazpenaren bidez lor daiteke, baina baimen hori baliozkoa izan dadin ezinbestekoa da ebazpenean jasotako baldintzak betetzea; baldintza horiek ebazpenean deskribatzen diren hondakin arriskutsuen eta haien prozesuen araberakoak izango dira. Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko 6 hilabeteko epea emango da, aipaturiko ebazpena ematen den egunetik hasita.

Baimena Ingurumen Sailburuordearen ebazpenaren bidez jarriko da indarrean, lehen aipaturiko baldintzapeko ebazpenean jasotako baldintza batzuk bete direla egiaztatu ondoren. Betiere, ingurumen organoko teknikariek ikuskatze-bisita egingo dute.

Baimenean berariaz adieraziko da aseguru-kontratua izenpetzeko beharra dagoen ala ez.

 


Egitura Atal Ebazlea Ingurumen sailburuordea 
Ebazteko epea

Hiru hilabete 

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera pdf formatoko dokumentua (185 kb)

Bestelako Agiriak

- Hondakin arriskutsuen sortzaileak erregistro bat  eraman beharko du ondorengoa jasoz: hondakinen izaera, identifikazioa, jatorria, trataerarako metodo eta tokiak, sortze- eta emate-egunak.

Hondakinen urteko deklarazioa

Kontrol eta jarraipenerako agiriak  


Oharrak

Hondakin arriskutsuak produzitzen dituen jardueraren baimena edo inskribatzea aldatzea.

Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten jardueren betebeharrak.

 

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

02/06/2008