Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuen erregistroa


HONDAKIN ARRISKUTSUAK SORTZEN DITUZTEN JARDUEREN BETEBEHARRAK, arlo honi dagokionez, hemen jasota daude:

Erregistroari buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 16. artikulua.

  1. Hondakin toxiko eta arriskutsuen produktoreak nahitaez erregistro bat izan behar du, eta bertan hondakinen kantitatea, izaera, I. eranskinaren araberako identifikazioa, sorburua, tratatzeko metodoak eta lekuak, sortze-data eta lagatze-data adierazi beharko ditu.

  2. Era berean, tratamenduko edo ezabaketako instalazioetan hondakinen onarpen-agiriak (pdf formatoko dokumentua, 6 kb) erregistratu behar ditu, eta agiri horiek gutxienez bost urtez gorde behar ditu, Araudi honetako 34. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Araudi honetako 35. artikuluak aipatzen dituen hondakinen sorburuari eta helburuari buruzko kontrol eta segimenduko dokumentuaren aleak ere gutxienez bost urtez gorde beharko ditu. Ikus HONDAKIN ARRISKUTSUEN KONTROL ETA SEGIMENDUKO DOKUMENTUA BETETZEARI BURUZKO INFORMAZIOA.

Erregistroaren edukiari buruzko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikulua (Errege Dekretu hori ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen).

Aurreko artikuluak aipatzen duen erregistroan ondoren aipatzen ditugun datuan adierazi beharko dira:

a) Hondakinen jatorria; bertan sorturikoak edo inportaturikoak diren adieraziko da.

b) Hondakinen kantitatea, izaera eta identifikazio-kodea I. eranskinaren arabera.

c) Hondakinen lagatze-data.

d) Egindako aurretratamenduaren data eta deskribapena, batere egin bada.

e) Aldi baterako biltegiratzearen hasiera- eta amaiera-datak.

f) Hondakin toxikoak eta arriskutsuak inportatu badira, haien muga-zergaren partidaren data eta zenbakia.

g) Produktoreak kudeatze-eragiketak in situ egiteko baimena badu, tratamendu eta ezabatzeko eragiketen data eta deskribapena.

h) Biltze-maiztasuna eta garraiobidea.


HONDAKIN ARRISKUTSUEN ERREGISTROaren adibidea pdf formatoko dokumentua (167 kb)

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/04