Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak
 

WAI-A

Hondakin arriskutsuen kudeatzaile izateko baimena lortzeko eskakizunak


Jarduera honi aplikatzen zaion araudia Apirilaren 21eko 10/1998 Legean, Hondakinei buruzkoan (BOE, 1998/04/22) zehaztuta dago, aplikatu beharreko araudia uztailaren 29ko 833/1988 Errege Dekretuan (BOE, 88/07/30) garatuta dago, eta ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidez (BOE, 97/07/5) aldatu zen, eta zehazkiago, 833/1998 Errege Dekretuaren III. Kapituluaren bidez, "KUDEAKETAREN ARAUBIDE JURIDIKOA".

 

HONDAKIN ARRISKUTSUEN KUDEATZAILE IZATEKO BAIMENA LORTZEKO eskaeran (pdf formatuko dokumentua, 73 kb) eskatzailea nor den berariaz adierazi beharko da (izena, NAN eta kargua edo enpresarekin duen harremana), enpresaren datuak edo zein enpresa-izenentzat egiten den eskaera (enpresa-izena, IFZ eta helbide soziala), bai eta zein kudeaketa-motarako eta zein hondakinentzat eskatzen den baimena (hondakinaren izendapena, deskribapena eta EHK kodea). Eskaera horrekin batera azterketa bat aurkeztu beharko du, eta bere edukia 833/88 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aipatzen dena izango da (baimendu beharreko kudeaketa-jarduerari buruzko proiektu teknikoa eta ustiapen-proiektua, bai eta ingurugiro-inpaktuaren ebaluazio bat ere, hala badagokio).


 Baimena lortu aurretik aplikatu beharreko arauak betetzen direla egiaztatu beharko da, eskatzen den kudeaketarako behar diren eragiketen arabera. Hau da, hondakin arriskutsuak biltzen badira, merkantzia arriskutsuei buruzko araudia bete beharko da, besteak beste: ibilgailuei eta gidariei buruzkoa; hondakin arriskutsuak biltegiratzen badira, substantzia arriskutsuak biltegiratzeari buruzkoa; isurketei, igorpenei eta hondakinei buruzko ingurugiroko berariazko legeria; eta, azkenik, hondakin arriskutsuekin balorizazio edo/eta ezabaketako eragiketarik egiten bada, hondakin arriskutsu horiei ematen zaien tratamendua eraginkorra dela egiaztatu beharko da.


 Araudi horiek betetzeari buruzko informazioa proiektu teknikoan eta ustiapenekoan jaso beharko da.


 Baimen hori lortzeko hau egin daiteke:


 Baimena lortu ondoren, lehen aipaturiko araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dira; araudi hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren Kudeaketaren Araubide Juridikoari buruzko kapituluan garatuta dago, zehazkiago, kapitulu horretako II eta III ataletan.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/01/19