Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legeak 21.a artikuluan ezartzen duenaren arabera, hondakin arriskutsuen produktoreen betebeharra da "Hondakin arriskutsuak behar bezala bereiztea eta elkarrekin ez nahastea; batez ere, hondakinen arriskugarritasuna areagotzen duten edo haien kudeaketa oztopatzen duten nahasketak egitea saihestuko da".
Horretarako, beharrezkoa da bereizketa hori hondakinak sortzen diren lekuan bertan egitea.
Bilketa eta kontroleko metodoak sinpletzeko, hondakin homogeneoak taldekatu egin daitezke. Taldekatze bat egokia den ala ez jakiteko, taldekatze horren titulartasuna transmitituko zaion kudeatzaileari aholkua eskatzea posible da, betiere, ingurugiro-organo honek ezartzen duen irizpideari jarraiki.
HONDAKIN ARRISKUTSUAK BEHAR BEZALA IDENTIFIKATU ETA KODETZEKO hondakinaren konposizioaren analitika egin ahal izango da eta, beharrezkoa bada, baita karakterizazioa ere. Analitika nahiz karakterizazioa egitea beharrezkoa izan daiteke hondakin arriskutsuen kudeatzaile baimendunak onar ditzakeen ala ez egiaztatzeko.
Taldekatze horiek Ingurugiro Sailburuordetzako Zuzendaritza honetara bidaltzen den informazioan zehatz-mehatz deskribatu beharko dira Hondakin arriskutsuak sortzen dituen jarduera gisa dagokion erregistroan inskribatzeko edo baimena lortzeko.
|