Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuak garraiatzeko baldintzak


HONDAKIN ARRISKUTSUEN GARRAIOA 833/1988 Errege Dekretuaren  41., 42. eta 43. artikuluetan araututa dago, bai eta 833/1988 Errege Dekretuaren 21. artikuluan ere, "Produktorearen beste betebehar batzuk" izenekoan:

41. artikulua.- Hondakin toxiko eta arriskutsuak garraiatzeko baldintzak.-

Merkantzia arriskutsuak garraiatzeko araudian ezarritakoaz gain, hondakin toxiko eta arriskutsuak garraiatzeko honako arau hauek beteko dira:

Produktore edo kudeatzaileek ezingo dituzte hondakin toxiko eta arriskutsuak entregatu kudeatzaile hartzailearen onarpen-agiririk gabe. pdf formatoko dokumentua  (6 kb)

Hondakin toxiko eta arriskutsuak esportatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik helburuko herrialdeko autoritate eskudunen baimena izatea, bai eta bidean zeharkatuko diren herrialdeetako autoritateenak ere. Horrez gain, kanpo-merkataritzaren arloan indarrean dagoen legeria ere bete beharko da.

Hondakin toxiko eta arriskutsuak laga nahi dituen produktore edo kudeatzaileak hondakinak bidali baino gutxienez hamar egun lehenago lekualdatze-jakinarazpen bat bidali beharko du, eta bertan honako datu hauek jaso beharko ditu:

  • Hartzailearen eta garraiolariaren izena edo enpresa-izena.
  • Aurreikusitako garraiobidea eta ibilbidea.
  • Hondakinen kantitateak, ezaugarriak eta identifikazio-kodeak.
  • Bidalketen data edo datak.
  • Jakinarazpena garraioa egingo den autonomia-erkidegoko organo eskudunari bidaliko zaio, edo lekualdatzeak autonomia-erkidego bati baino gehiagori eragiten badio, Ingurumen Ministerioari bidaliko zaio. Kasu horretan, Ministerio horrek lekualdatzeak eragiten dien autonomia-erkidegoei jakinaraziko die.

Ikusi HONDAKIN ARRISKUTSUAK GARRAIATU AURRETIKO JAKINARAZPEN-DOKUMENTUA pdf formatoko dokumentua (5 kb)

Garraioan zehar ezingo da garraioak berak eskatzen ez duen edo baimenduta ez dagoen hondakinen manipulaziorik egin.

Produktoreak nahiz garraiolariak eta hartzaileak parte hartuko dute hondakinaren kontrol eta segimenduko dokumentua formalizatzeko, 35. artikuluan xedatutakoari jarraiki, egiten dituzten jardueren arabera dagokien zatian (ikus HONDAKIN ARRISKUTSUEN KONTROL ETA SEGIMENDUKO DOKUMENTUA BETETZEARI BURUZKO INFORMAZIOA)


42. artikulua.- Jakinarazpena formalizatzea.-

Aurreko artikuluak aipatzen duen parte-hartzeari buruzko dokumentua eta, nolanahi ere, Ministerioari dokumentu horren berri ematea araudi honen V. eranskinean ezarritako ereduari jarraiki egingo dira.

Azken eguneratzea: 2008/06/04