Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak
 

WAI-A

Hondakinen jatorria eta sailkapena


Dobris txostenean (1995) jasotzen denaren arabera, "hondakinen izaera hobeto uler daiteke materialen bizitza-zikloa aztertzen bada, hasi erauzten direnetik eta betiko ezabatzen diren arte (1. irudia). Materialak hondakin bihurtzen dira, produkzioko eta kontsumoko prozesu-mota ugariren ondorioz. Behin sortu direnean, hondakinak berriro erabil daitezke, lehengaiak edo energia berreskuratzeko birziklatu egin daitezke, edo haien arriskugarritasuna murrizteko tratatu egin daitezke. Berreskura ezin daitezkeen materialak zabortegietara bidali ohi dira. Materialen bizitza-zikloaren fase bakoitzean kontroleko hainbat aukeren artean hauta daiteke, hondakin-materialen kantitatea eta arriskugarritasuna murrizteko. Hondakinen kudeaketan egiten den urrats bakoitzak eragina izan dezake ingurugiroan, eta kudeaketako metodo bakoitzak ere poluitzaileak askatzen ditu hainbat modutara ingurugiroaren arlo desberdinetan".

1. irudia. Materialen bizitza-zikloa

Materialen bizitza-zikloa


 

Hondakinen definizio legala:

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrak eta apirilaren 21eko, hondakinei buruzko 10/1998 Legeak "hondakin" terminoa horrela definitzen dute:

"hondakintzat bere edukitzaileak utzitako edo uzteko asmoa edo obligazioa duen edozein substantzia edo objektu hartuko da. Nolanahi ere, hondakintzat hartuko dira Batzordearen 1993ko abenduaren 20ko (94/3/CE) erabakiz Europako Hondakinen Katalogoan dauden eta aurreko lege-definizioarekin bat datozenak."

Beraz, Europako Batzordeak landutako Europako Hondakinen Katalogoa (C.E.R.) ezinbesteko giltzarria da hondakinak definitu eta sailkatzeko garaian. Hondakinen katalogoak hondakinak kontrolatzeko sistemak bateratzeko eta haiei buruzko txostenak egiteko aukera ematen du. Sistema honek hondakinak iturri, prozesu eta korronteen arabera sailkatzen ditu, eta hondakinei buruzko estatistika alderagarriak eta bateragarriak sortzeko oinarriak ezartzen ditu.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/18