Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH)


208/2005 Errege Dekretuak, otsailaren 25ekoak, tresna elektriko eta elektroniko eta haien hondakinak kudeatzeari buruzkoak Estatuko araudian sartzen du honako Zuzentarau hauek ezarten dutena:

  • Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2003/96/CE Zuzentaraua, 2003ko urtarrilaren 27koa, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoa.
  • Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2002/95/CE Zuzentaraua, 2003ko urtarrilaren 27koa, tresna elektriko eta elektronikoetan substantzia arriskutsu jakin batzuk erabiltzeko murrizketei buruzkoa.

Legeri horrek zenbait arau ezartzen ditu  produktua egiteko eta hondakinak zuzen kudeatzeko ingurumena kontuan hartuta.

208/2005 Errege Dekretuak tresna elektriko eta elektronikoen ekoizleak behartzen ditu neurriak hartzera, haiek merkaturatutako tresna horien hondakinak gaikako bilketa eta bidezko ingurumen kudeaketa izan dezaten.

Betebehar horiek ekoizleak berak edo  Kudeatzeko Sistema Integratu (KSI) baten edo batzuen bidez bete ditzake.

208/2005 Errege Dekretua 2005eko otsailaren 27an jarri zen indarrean eta 2005eko abuztuaren 13tik aurrera tresna elektriko eta elektronikoen ekoizleek bete behar dute  Errege Dekretu horrek ezartzen duena (hondakinak kudeatzea eta tresnak markatzea).

208/2005 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren 3. atalak hauxe ezartzen du: dagokion Autonomia Erkidegoan tresna elektriko eta elektronikoen ekoizlea dela aitortu behar da eta eginbeharrak betetzeko zein prozedura aukeratu duen.

Tresna elektriko eta elektronikoen ekoizlearen aitorpena egiteko formularioa 

TRESNA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN ERREGISTROA. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren web orriarekin esteka

 

 

Azken eguneratzea: 2006/03/27