Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena eta Lurralde Antolamendu
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza
Hondakin ez arriskutsuen kudeaketa jarduerak baimentzea, kudeatzaileek bere jarduera garatzerakoan bete behar dituzten baldintza eta betebeharrak ezarriz
Nori Zuzendua
Hondakin ez arriskutsuen instalazioen titularrak
AraudiaHondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea (BOE 1998-04-22)
Euskal Herriko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra (1998-03-27)
46/2001 Dekretua, martxoaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketa arautzeko dena (EHAA 64, 2001/04/02)
23/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena (EHAA 2004/02/26) (Hutsen zuzenketa EHAA 65, 2003ko apirilaren 1ekoa).
208/2005 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, tresna elektriko eta elektroniko eta haien hondakinen kudeaketari buruzkoa.(BOE 2005/02/26)
Telefono zenbakiak: 945019905, 945019893
Erantsi beharreko agiriakHondakin ez arriskutsuen kudeatzaile baimena lortzeko eskarian hurrengo datuak jaso beharko dira:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa kudeaketaren arabera aldatzen da. Kudeaketak hondakinen balorizazioa jasotzen badu, eskaerak hurrengo ataletan jasotako edukia duen proiektuarekin batera aurkeztuko da, eta badagokio Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Azterlana barne.
Eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen kudeatzaile bakoitzak egingo du, nahiz eta izen sozial bera izan edota izen sozial hori Erkidegotik kanpo egon
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN BALORIZATZAILE BAIMENA ESKURATZEKO BEHARREZKOA DEN DOKUMENTAZIOA
Enpresa edo kudeatzaile zentroari buruzko informazioa:
(93 kb)Hondakinei buruzko informazioa:
Hondakinak balorizatzeko erabiltzen den produkzio prozesuari buruzko informazioa:
Ez dago tasarik.
Eskabideak Aurkezteko Epea Sustatzaileak eskatua
Ingurumen Sailburuordetza
Donostia-San Sebastian Kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Arabako Lurralde Bulegoa
Forondako Atea, 11
01010 VITORIA GASTEIZ
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Gran Via, 85- 8. solairua
48011 BILBAO
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Infanta Cristina, 11-Villa Begoña
20008 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
Tramiteen deskripzioaZehaztu den edukia Ingurumen Sailburuordetzari luzatuko da.
Dokumentazio osoa aurkeztu eta gero administrazioko langileek instalazioak ikuskatuko dituzte. Ondoren, txostena aldekoa bada, baimenerako Ebazpena emango da. Baimenak eraginkortasuna izan dezan Ebazpenean jasotako betebehar eta baldintzak bete behar dira.
Behin betiko baimena lortzeko, legez dagozkion betebeharrak egiaztatuko ditu eskatutako kudeaketa egiteko behar dituen ekintzen arabera, hau da, gaiak garraiatzeari buruzkoa, biltegiratzeari buruzkoa, ingurumen arloko isurketa, emisio eta hondakinei buruzkoa, eta balorizatzeko edota deseustatzeko ekintzak ezartzen badizkiete hondakin ez arrikutsuei, tratamenduaren eraginkortasuna adierazteko akreditazioa.
Ingurumen Organoak emango du baimena Ebazpen baten bidez. Baimenak eraginkortasuna izango du Ebazpenhorretan jasotzen diren baldintzak betetzen direnenan. Baldintza horiek baimena lortzeko eskatu den kudeaketaren ondorioa dira eta haien artean erantzunkizun zibileko asegurua eta fidantza bat egon daitezke.
Ingurumen Sailburuordea
Hiru hilabete
Isilbidearen OndorioakBaiespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskaera orria
(93 kb).
Ez dago.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
06/06/2008