Habitat natural eta organismo bizidunen populazioen zatiketa prozesuak, herrialde industrializatuetako biodibertsitatearen galtzearen lehen arrazoitzat jotzen dute zientzilari elkarteek.
Horrela, lurraldean soberan dauden natur guneen lotura ekologikoak mantendu edo zaharberritzearen kontzientzia gutxinaka zabaltzen ari da.
Guzti honen helburua bertan aurki daitezken bizidunen trukaketa genetikoa ahalbideratzea eta isolamendua ekiditzea litzateke.
Testuinguru honetan, lurraldearen lotura genetikoa ahalbideratzeko irtenbideak bilatzen dira; hau da, organismo bizidunen mugikortasun iragazkorra.
Europa mailan, natur guneen artean lotura ekologikoa bermatzearen garrantzia Habitaten Zuzendaritzan edo 92/43/CEE Zuzendaritzako 10.artikuluan jasota dago. Artikulu honek Natura 2000 sare ekologiko europarraren ezarpena erregulatzen du.
Zuzendaritzak, migraziorako, antolamendu geografikorako eta faunaren espezie eta basaloreen arteko trukaketa genetikoarentzat ezinbesteko garrantzia izan dezaketen paisaiaren elementuen kudeaketa sustatzeko ahaleginak egin daitezela eskatzen du.
Halaber, 1995eko Paisaia eta Anistasun Ekologikorako Paneuropear Estrategiak erdi-gune eta loturako korridoreetan Ornodun Sare Ekologiko Paneuropear baten ezarpena aztertzen du.
Euskadin, paisaiaren konektibitate naturalaren galerarenganako ardura 2000-2006 Ingurumeneko Esparru-Programaren konpromezuan jasoa izan da. Biodibertsitate eta Naturaren Babesaren helburuaren barruan 2006 urterako Korridore Ekologikoetako Sare bat eratzeko asmoa dago.
Hau horrela izanda, 2005eko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsiate Zuzendaritzaren aginduz, Euskal Herriko Korridore Ekologikoetako Sarearen diseñuaren proposamen tekniko bat aurkeztu zen. Azterlan honek abiapuntu garrantzitsua suposatzen du, gai honetan murgildurik dauden eragileen artean eztabaida prozesu bat zabaltzen duelako. Gaur egun, Lurralde Antolamendu eta Sektorialaren markoaren barruan, Korridore Ekologikoen inplementazioan lanean ari da.
|