Ramsar-en (Iran) 1971ko otsailaren 2an hainbat gobernuk onetsi zuten eta 1975. urtean indarrean sartu zen ituna da Hezeguneen gaineko Hitzarmena.
Hasiera batean Ramsar Hitzarmenak, hezeguneak "uretako hegaztien habitat" ziren aldetik, horrelakoak kontserbatzea hartu zuen ardatz, baina definizioa zabaldu egin da, hezeguneen kontserbazio eta bidezko erabileren alderdi guztiak hartzeko; izan ere, biodibertsitatearen osoko kontserbazioarentzat eta giza komunitateen ongizatearentzat ekosistema horiek sekulako garrantzia dutela aitortzen da testuan.
Egun, Ramsar Hitzarmenak 136 Alderdi Kontratugile edo Estatu atxiki ditu, hots, 1.252 hezegune eta 107,5 milioi hektarea.
|
Konpromisoak
Laguntzak
Antolamendu egitura
Lanabesak
|
|
Zergatik kontserbatu behar dira hezeguneak?
- Biodibertsitate Biologikoa
Ura aintzira txiki bihurtzean paisaia ongarritu egiten du, biziaz eta edertasunez janzten duelako. Hezegune bakoitzaren azpian ekoizpen handienetako bat eskaintzen duen ekosistema dago ezkutaturik; bertako biodibertsitate joria makina bat animali eta landare espezietan gorpuzten da. Horiek denak, elikatze eta ugaltze loturez osaturiko sarean elkarturik.
- Baliabide iturria
Gizakiak ezin izan dio ihes egin hezegunearen sorginkeria atseginari, inguru horietan milurtekotan barrena garatu baitu bere kultura, hezeguneak eskuzabal eskaintzen dituen baliabideen (ehiza, arrantza, arroza, gatza…) aprobetxamendua eta tokiaren kontserbazioa harmonian uztarpetuz. Lanbide horiek, izan ere, gaur arte iraun dute bere horretan.
- Mehatxuak
Maizegi izan ohi da hezegunea oker ulerturiko garapenaren biktima, ikusiz batera osasun eta biziaren ikur bada ere. Sarri lehortu egiten dira hezeguneak, bertan urbanizazioak eraikitzeko edo laborantzak ustiatzeko; zenbaitetan neurrigabeko garastatzea hornitu behar izaten dute, edo zaborrak bertan utzi izanaren ondorioz, edo industria gertuegi egotearren, kutsadura nozitzen dute.
Ramsar Hitzarmenari buruzko informazio zabalagoa:
www.ramsar.org
|
| |
|
 |
|
| Azken eguneratzea: 2004/12/13 |
|