Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Naturguneak

WAI-A

Ramsar EAEn


logo ramsar

BIDEZKO ERABILERA



Konbentzioaren 3.1. artikuluaren arabera, Alderdi Kontratatzaileek konpromisoa hartu dute "ahal den heinean, nork bere lurraldeko hezeguneen bidezko erabilera bermatuko duen plangintza egin eta aplikatzeko".

Ramsar komunitatean eta beste testuinguruetan, "bidezko erabilera" ohiko esapide bihurtu da, helburu desberdinez, gainera. Hori dela eta, Alderdien Konferentziak esakune hori zehazteko premia aitortu eta hurrengo definizioa finkatu zuen:

     "Hezegunearen bidezko erabilera, toki hori gizateriaren mesederako modu jasangarrian erabiltzea da, ekosistemaren ezaugarri naturalen mantentzearekin era bateragarrian."


goiargiAldi berean, hezegune baten "bidezko erabilera" honela definitu zen:

     "Hezegunea bidez erabiltzea, gizakiek egungo belaunaldientzat ahalik eta etekin jarrai handiena emateko moduan eta etorkizuneko belaunaldien itxaropen eta nahiak asetzeko potentzialari eutsiz baliatzea da"


Bidezko erabilera taxutzeko Ildo Nagusietan hurrengo eskakizun hauek egin zaizkie Alderdi guztiei:

  • Ordura arteko lege testuak eta emendakinak aztertzeko agintzen duten Hezeguneei buruzko politika nazionalak indarrean ipintzea, hezeguneen gaineko kontuei aurre egin ahal izateko (dela politika lanabes berezi gisa, dela ingurune egintzarako plan nazionalen osagai gisa, dela biodibertsitateari buruzko estrategia nazional edo bestelako gisa).
  • Hezeguneen inguruan jendea gaitzeko, hezteko, kontzientziatzeko, inbentarioak egiteko, jarraipena egiteko, ikerkuntza egiteko programak lantzea.
  • Hezeguneetan neurriak hartzea, toki horien erabilera integratua lortzeko planak landuz.


Jalkinen eta higaduraren kontrolari, uholdeen kontrolari, uraren kalitatea mantentzeari eta kutsadura murrizteari, lur azaleko eta lurpeko uren hornikuntza mantentzeari, arrantza, abeltzaintza eta nekazaritza laguntzeari, aire zabalean jolasteari, gizarte humanora begirako hezkuntzari eta klimaren iraunkortasunari dagokienez, hezeguneen balio eta etekinak nabarmentzen dituzte Ildo Nagusiek.






    Vuelve al inico de esta página
Azken eguneratzea: 2004/12/13