
Natura 2000 Sare honekin emaitza batzuk lortzeko konpromisoa eskatzen zaie Estatu kideei. Lehenik eta behin, Estatu kide bakoitzak parte hartuko du Natura 2000 eratzen, Zuzentarauaren I. Eranskinean jasotzen diren habitat-motak bere lurraldean duten garrantziaren arabera. Beraz, Estatu kideek Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda-proiektu bat landu behar dute, lehenetsitako habitat natural bat edo birekin, eta lehenetsitako beste bat edo bi espeziekin. Batzordeak Estatu bakoitzean proposatutako Batasunaren Garrantzizko Lekuak onartu ondoren, gune horiek Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuko ditu (KBE). Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) osatzen dute Natura 2000 Sarea izeneko Europako Sare ekologikoa.
Eusko Jaurlaritzak proposatutako tokien kasuan, 2003ko ekainaren 10ean hartutako Erabakian Batasunaren Garrantzizko 52 Leku proposatu ziren eta gainera, 79/409 Zuzentarauaren barruan Hegaztientzako Babes Bereziko bost Eremu berri izendatu ziren Euskal Herriko Natura 2000 Sarean sartzeko. Proposamen hori behin betiko zerrendan sartu da Batzordearen bi erabakitan (2004ko abenduaren 7ko Erabakia, Atlantikoko eskualde biogeografikoko Garrantzi Komunitarioko Lekuen zerrenda onartzekoan (2004-12-29 EBAO) eta 2006ko uztailaren 19ko Erabakia, Mediterraneoko eskualde biogeografikoko Garrantzi Komunitarioko Lekuen zerrenda onartzekoan (2006-09-21 EBAO)).
| Aipatu behar da Batasunaren Garrantzizko Lekuak proposatzeko zerrendak zuhurtzia handiz osatu behar izaten direla eta lekuak modu sistematiko eta zorrotzean aukeratu direla, Zuzentarauaren eranskinetan oinarrituta eta irizpide zientifiko eta teknikoak erabilita. |
Europako Batzordeak atlantikoko eta mediterraneoko eskualde biogeografikoetako Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onartzen dituenetik, sei urte daude Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko, eta Batasunaren Garrantzizko Lekuku izendatzeko kontuan izan diren habitat naturalak eta espezieak zaintzeko eta egoera onari eusteko behar diren kontserbazio neurriak ezartzeko.
ES2110018 Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea. Behin-behineko onarpena
|