BZG hori eta HBBG (Hegaztientzako Babes Bereziko Gune) den Arabako Hegoaldeko Mendilerroak (ES00000246) zaintzeko neurriak hartzea.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2007ko maiatzaren 25ean eman zuen AGINDUAREN bidez, hasiera eman zitzaion Kantabria Mendilerroa GKL Garrantzi Komunitarioko Lekua (ES2110018), Natura 2000 Europako Sare Ekologikoaren barruan dagoena, Bereziki Zaindu beharreko Gune (BZG) izendatzeko prozedurari.
BZGren hasierako izendapenaren gainean egin ziren alegazioak eta proposamenak aztertu ondoren, muga berri bat definitu da. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2007ko Abenduaren 3an emandako Aginduaren bidez behin behinean onartu ziren muga berria eta bereziki zaindu beharreko gunea babesteko neurriak.
HBBG den Arabako hegoaldeko mendilerroak (ES00000246), zati batean etorkizuneko BZGarekin bat datorrenak, badu dagoeneko HBBG izendapena; izan ere, izendapen hori eman zitzaion 2000ko azaroaren 28an Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiaren bidez. BZG eta HBBG biak zati batean bat datozenez eta beraz, elkarrekin harreman estua dutenez, egoki iritzi diogu bi gune horiek zaintzeko neurriak ere aditzera ematea, eremu horietan zaindu beharreko hegaztiak babestu, mantendu eta berrezartzeko helburuarekin.
Agindu hori aldizkari ofizialean argitaratzen den egunean herritarren partaidetzarako epea zabalduko da, parte hartu nahi duten erakundeek eta herritarrek egoki iritzitako oharrak eta alegazioak egin ditzaten, eta eragindako Administrazio Publikoei entzunaldia eskaintzeko. Modu horretan, Natura 2000 Europako sare ekologikoa garatu eta ezartzeko prozesuari zabalkundea eman eta prozesu horretan herritar guztien partaidetza sustatu nahi dugu. Epea 2008ko otsailaren 18an amaituko da.
"Kantabria Mendilerroa" GKLren datu-formulario normalizatua (265 kb )
GZGa eta HBBGa zaintzeko neurriei buruzko dokumentua
Txostena (806 kb)
Eranskina (2,5 Mb)
Planoak
GZGko interes komunitarioko habitatak (4,7 Mb)
HBBGko babeslekuak (2,3 Mb)
Ikusi behin-behinean onartutako xehetasun-kartografia

|