Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen arabera:
- NGBen kudeaketa Foru Organoen ardura izango da (Nekazaritzan eskumena duen Departamentua).
- Administrazio Kudeatzaileak izendatuko duen Zuzendari-Zaindariaren eginkizunen artean daude Espazio Naturala ordenatzeko lanabesak aplikatzea, jarduera eta emaitzen aurrekontua eta memoria urtero egitea, NGBaren natur baliabideetan eragina izan dezaketen administrazioen jarduerez informatzea, etab.
- Parke Naturalei dagokiela, Patronatu izeneko berariazko organo aholkulari eta kolaboratzailea jarriko da. Horren osaketa NGB izendatzeko Dekretuan garatuko da.
Natur Gune Babestuen Plangintza eta Kudeaketarako Lanabesak
- Natur Gune Babestuak planifikatzeko lanabes gisa, Natur Baliabideen Antolamendu Planak (NBAP) eratzen dira.
Parke Naturalak eta Biotopo Babestuak izendatu ahal izateko, kasuan kasuko NBAP egin eta onetsi beharko da.
NBAP horiek derrigorrezkoak eta betearazleak izango dira Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko 16/1994 Legeak araututako gaietan. Horien xedapenak mugatuko dituzte lurralde ordenaziorako beste zeinahi lanabes. Hauen determinazioek ezingo dituzte NBAPen xedapenak eraldatu.
- Espazio jakin bat Parke Natural izendatu eta, dagokion NBAP onetsi eta ondorengo urtebetean, Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea egingo da (EKPE), eta bost urteko indarraldia izango du.
- Arbola bat Berdingabe izendatzen denean, landarea behar bezala babesteko bidezkoa den hedapen geografikoa eta osotasun horretan eragina izan dezaketen erabilera eta jardueren gaineko arautegia ere halakotzat hartuko dira.

|