Euskal Herriko Naturaren Kontserbazioari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legean, zehazten diren baldintza eta betebeharretako bat beterik, testu horretan xedatzen diren estatutuetakoren baten babespean dauden tokiek osatzen dute Espazio Natural Babestuen Sarea.
Espazio Natural Babestuen Sarearen helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian dauden ekosistema eta formazio natural nagusiak agertzea eta, bestetik, kudeaketa sistema orokorrak koordinatzea.
Toki jakin batek, Espazio Natural babestuen Sarean sartuz gero, nolako ondorioak izatea aurreikus daiteke?
-
KONTSERBAZIOA: aldaketa gutxien nozitu eta kalitate hoberena agertzen duten ekosistemak babesteko erregimen juridikoa indarrean ezartzen baitu.
-
GARAPENA: zona horien erabilera antolatua ahalbideratzen duelako, bertan lehenagotik zeuden eskubide eta jarduera ekonomikoak bermatuz eta, aldi berean, bertako herritarren bizimodua eta ongizatea hobetuz.
-
INGURUMENAREN ALORREKO HEZKUNTZA: Espazio Naturalari balio handiagoa ematen zaio, jolas, zientzia eta hezkuntza ikuspegietatik.


|