Atmosfera kutsa dezaketen jardueren baimena
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza
AKDJ baimena: instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekuz aldatzeko edo instalazioan funtsezko aldaketak egiteko. AKDJ baimena nork behar duen jakiteko ikus 100/2011 Errege Dekretuko 5. artikulua.
AKDJ jakinarazpena: instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekuz aldatzeko, instalazioan funtsezko aldaketak egiteko, ixteko edo amaitzeko. AKDJ Jakinarazpena nork behar duen jakiteko ikus 100/2011 Errege Dekretuko 5. artikulua.
Nori Zuzendua
Atmosfera kutsa dezaketen jardueren instalazioen titularrei.
Araudia34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa.
100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena.
833/1975 Dekretua, ingurune atmosferikoa babesteko 38/1972 Legea garatzen duena. Dekretu horren IV. eranskina indarrean dago C taldeko instalazioentzako.
1976ko urriaren 18ko Agindua, industriek sortutako kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzekoa. Indarrean dago harik eta gai honetan araudia garatu arte.
Telefono zenbakiak: 945 01 69 66, 945 01 99 15, 945 01 69 62, 945 01 69 79, 945 01 98 75
Erantsi beharreko agiriakIkusi Formularioak izeneko atala
Ez dago.
Eskabideak Aurkezteko EpeaZabalik urte guztian.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Ingurumen Sailburuordetzaren Klima Aldaketa eta Airearen Kalitate Zerbitzua.
C/ Donostia-San Sebastián 1, 2. solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Tramiteen deskripzioa
Instalazioak atmosfera kutsa dezakeen jarduerak dituela egiaztatuta, titularrak berak AKDJ Baimena eskatu, edo AKDJ Jakinarazpena egingo du.
Instalazioaren titularrak hasieran Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztuko du honako dokumentazioa:
Ingurumen Sailburuordetzak aztertuko du AKDJ Baimen-Proiektua. Dokumentazioa zuzena eta nahikoa bada, Sailburu horrek instalazioaren titularrari AKDJ Baimena igorriko dio, hain zuzen, bete beharreko baldintzak eta zuzenketa neurriak zehazten dituena.
Instalazioa martxan jartzen denetik 6 hilabeteko epera titularrak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko ditu AKDJ Baimenean ezarritako zuzenketa neurriak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak. Agiri horien artean, besteak beste, KEBeak egindako neurketen txostena bidaliko da.
OHARRA:
* AKDJ Baimen-Proiektua betetzeko ikusi instrukzio teknikoa
(301 kb)
Lehenik, instalazioaren titularrak Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoa egin behar du, bertan azalduko du “Erantzukizun Adierazpena” (*). Bigarrenik, titularra Kontrolerako Erakunde Baimenduta (KEB) batekin jarriko da harremanetan eta haren esku jarriko du Memoria Teknikoa. KEBeak ikuskapen eta fokuen emisioen kontrolak egin ondoren, eta KEB-Txostena idatzi, eta titularrari bidaliko dio. Azkenik, instalazioaren titularrak Ingurumen Sailburuordetza honetara honakoa bidaliko du:
OHARRAK:
* Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoa betetzeko, ikusi instrukzio teknikoa
(343 kb)
** KEBeak kutsatzaileak fokuen ezaugarrien arabera kontrolatu behar ditu, eta, taula honetan agertzen direnak, gutxienez, izan behar dira: “Neurtu beharreko kutsatzaileak Jakinarazpena behar duten instalazioetan”
(24 kb). Prozesu, foku edo erabilitako materialak bereziak badira eta taulan agertutako kasuetan ezin badira sartu, KEBari kontsulta egin, azken horrek aholkua emateko.
Ingurumen sailburuordetza
Ez dago ezarrita.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
OHARRA:
* Kontuan izan behar da foku orok erregistro-liburu bana izan behar duela, paperean edo euskarri informatikoan. Erregistro horiek behar bezala beteta jasoko dira, eta ingurumen-alorreko ikuskatzaileek eskuragarri izan behar dituzte.
Instalazioak fokuen desklasifikazioa baino eskatzen badu, desklasifikatzeko atala bakarrik beteko du, bai Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoan
(221 kb) bai AKDJ Baimen-Proiektuan
(244 kb), horretarako diren instrukzio teknikoetan azaltzen denaren arabera (343 kb) o (301 kb).
Instalazioak fokuen baja baino eskatzen badu, baja emateko atala bakarrik beteko du bai Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoan
(221 kb) bai AKDJ Baimen-Proiektuan
(244 kb).
A eta B taldeetako foku guztietarako tximiniaren altueraren kalkulua honela egingo da:
OHARRAK:
C taldeko fokuek ez dute tximiniaren altueraren kalkulua egingo.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
01/06/2011