Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
 

Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Xedea

Kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak izan dituzten lurzoruetan etorkizunean egindako ekintzek pertsonen osasunerako eta ingurumenerako arriskuak ez izatea.

Nori Zuzendua

EAEko herritar guztiak

Araudia

1/2005 LEGEA, otsailaren 4koa, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa.

199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.


Harremanak norekin

945019738 eta 945016988

Erantsi beharreko agiriak

Egindako miaketazko ikerketari –eta, hala bada, ikerketa xehatuari– dagokion txostena. Txosten horiek egiaztatutako erakunde batek egin behar du.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Edozein.

Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat behin betiko bukatu edo ixten denean, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura jardueraren edo instalazioaren behin betiko bukaera edo itxieratik bi hilabetera hasi beharko da beranduen ere, titularrak berak aurrez eskatuta.


Eskabideak aurkezteko lekua

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz 

 

 

Tramiteen deskripzioa

Eskaera eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanak jasotzen dituenean. Ingurumen Sailak Jabetza-erregistroari jabariaren eta zamen ziurtagiria eskatzen dio.

Ingurumen-organoak jendaurreko informazioaren izapidea abiaraziko du lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanentzat, baldin eta azterlan horietatik ondorioztatzen bada lurzoruan dauden gai kutsatzaileek B ebaluazioko balio adierazleak (EBA-B) gainditzen dituztela.

Jendaurreko informazioaren izapidea hamabost egunekoa da, eta interesa dutenek bidezko iritzitako alegazioak egin eta agiriak aurkeztea da helburua.

Jendaurreko informazioaren izapidea egin ondoren, egin baldin bada, eta behin eskuraturik bai dagokion udalaren txostena eta bai eskatu diren txostenak, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpen-proposamena egingo du.

Proposamen hori interesatuei bidaliko zaie eta dagokion udalari. Hartzaileei hamabost eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.

Epe hori bukatutakoan, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko berariazko ebazpen arrazoitua emango du.

Ingurumen-organoak emandako ebazpenak adieraziko du lurzorua kutsatutzat, eraldatutzat edo eraldatugabetzat jotzen den.

La declaración de un suelo como contaminado será objeto de nota marginal en el Registro de la Propiedad a iniciativa del órgano ambiental.


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Sailburuordea


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/10/2010