Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
 

Ingurumena 2.0

Berotegi-efektuko gasak aireratzeko baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena eta Lurralde Antolamendu


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Araudiaren  aplikazio-eremuko instalazioei baimena ematea. Ondoren, baimendutako instalazioek gasak aireratzeko eskubideak izendatzeko eskatu ahal izango diote Ministerioari eta horrela, emisioak aireratzeko eskubideen salerosketan parte hartu ahal izango dute.

Nori Zuzendua

1/2005 Legearen aplikazio eremuko instalazioak.

Araudia

1/2005 LEGEA, berotegi-efektua eragiten duten gasak salerosteko erregimena arautzen duena.

ALDAKETAK:

Errege Dekretu Legea 5 /2005

1315/2005 Errege Dekretua

1370/2006 ERREGE DEKRETUA, azaroaren 24koa, berotegi-efeketuko gasak aireratzeko eskubideak esleitzen dituen Plan Nazionala onartzen duena.

ALDAKETAK:

1030/2007 ERREGE DEKRETUA

Batzordearen 2007/589/EB Erabakia, 2007ko uztailaren 18koa, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak kontrolatzeko eta jakinarazteko artezpideak ezartzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EB Zuzentarauaren arabera.

 


Harremanak norekin

tfnoa.: 945 01 99 14

Erantsi beharreko agiriak
  • Baimen eskabidea
  • Emisioen jarraipena egiteko plana
  • Emisioen eskubideak izendatzeko eskaera (Ministeriora bidaltzeko)

Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Edozein.


Eskabideak aurkezteko lekua

INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO ARABAKO LURRALDE BULEGOA

Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA

Gran Vía, 85
48011 Bilbao

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA
Infanta Cristina, 11 'Villa Begoña'
20008 Donostia-San Sebastian

Tramiteen deskripzioa
  • Enpresak eskaera aurkezten du.
  • Ingurumen Sailak baimena emateko Erabakia ematen du.
  • Ingurumen Sailak erabakia, izendatzeko eskaerarekin batera, Ministeriora bidaltzen du.
  • Ministerioak emisioen eskubideak izendatzen ditu.
  • Urtero, otsailaren 28a baino lehen, aurreko urteko emisioei buruzko egiaztutako txostena bidali behar du Ingurumen Sailera.
  • Ingurumen Sailburuordetzak, hilabeteko epean, txostena egiaztatu eta datuak balidatu behar ditu Emisioen Eskubideen Estatuko Erregistroan.
  • Enpresaren titularrak Emisioen Eskubideen Estatuko Erregistroan balidatutako eskubideak apirilaren 30a baino lehenago eman behar ditu.

Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Sailburuordea


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera word formatoko dokumentua (149 kb)

Bestelako Agiriak Emisioen jarraipen planak egiteko gida metodologikoa ( 2008-2012 )
Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

02/06/2008