Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena

Norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzak, 2009. urterako.

 

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza


Xedea

2009ko ekitaldian Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko jardueretarako eta jarduketetarako dirulaguntzak ematea da. Jarduketa horien helburua biodibertsitatea eta garapen iraunkorra sustatzea izango da.

Dirulaguntzak jasotzeko lehentasunezko jarduketa ildoak honako hauek dira:

- Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburu orokorrei zuzenean lotutako jarduketak, eta baita Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Osoko Bilkurak onartutako Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 eperako garapen Iraunkorrerako Estrategiakoak.

- Biodibertsitatearen kontserbaziora eta garapen iraunkorraren sustapenera bideraturiko jarduerak.

- Lurrak hobetzeko eta ingurumena suspertzeko jarduketak, higaduraren ondorioak eta uholde arriskuak aurreikusteko, zuzentzeko edo arintzeko.

- Landa inguruko jardueren ingurumen jokabidearen hobekuntza.

- Paisaia hobetzeko jarduketak, baso-masetako biodibertsitatea handituta eta landare-hesiak nahiz harrizko hormak instalatzeko tradizioa berreskuratuta, lursailak mugatzeko; halaber, neurri txikiko faunaren trantsiziorako nahiz babeserako zonen sorrera. 

- Espezie exotiko inbaditzaileak ezabatzeko eta kontrolatzeko esku-hartzeak.

- Kultur ondarea kontserbatzeko eta suspertzeko jarduketak.

 


Nori Zuzendua

Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruko udalerriren batean dauden lurren, instalazioen edo etxebizitzen jabeak, errentariak edo gozamendunak izanik, higiezin horietan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta integratzeko jarduerak eta jarduketak egiten dituztenak.


Diru kopurua

Helburu hori lortzeko, gehienez 60.000 eurotako zenbatekoa dago.


Araudia

AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena; agindu honen bidez, norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzak, 2009. urterako, iragartzen dira.


Harremanak norekin

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBAREN PATRONATUA

Estibalitz Albizua Madariaga

Telefonoa: 946257125 / Faxa: 946257253 / e-maila: urdaibai@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.- Aginduan, II. eranskinean agertzen den eredu normalizatuan egingo dira, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailearen NANaren kopia


b) Azalpen-memoria. Bertan, ondo zehaztuta jaso beharko da honako hau: helburuak, jarduketak Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburuekin edota Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Osoko Bilkurak onartutako Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 eperako garapen Iraunkorrerako Estretegiarekin duen lotura, jardueraren aurrekontu osoa (partidaka xehatuta) eta jarduketa betearazteko egutegia.

c) Bidezkoa denean, Urdaibai Biosfera Erreserbako organo zuzendariak horren alde emandako manuzko txostena (Urdaibai biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legeko 18.3 h) artikuluan eta Egitamu Gidariko 130. artikuluan ezarritakoa); udalaren hirigintza-lizentzia, eta, behar denean, administrazio sektorial eskudunaren manuzko baimena.

d) Jabetzaren Erregistroaren ohar bakuna, jarduketa jasoko duen lurrari, eraikinari edo jabetzari buruzkoa.

e) Beste pertsona edo erakunde batzuek helburu horrexetarako emandako beste dirulaguntza batzuen zenbatekoaren adierazpena.

f).- Ziurtagiri gaurkotua, eskabidea egin aurreko hiru hilabeteetan egindakoa (gehienez); hori kasuan kasuko Foru Ogasunak eman eta bertan, egiaztatu egingo da eskatzaileak beteta dituela zerga-betebehar guztiak.

2.- Higiezinaren jabea eta eskatzailea pertsona ezberdinak balir, hurrengo zera erantsi beharko da:

a) NAN-ren kopia

b) Ekintzak gauzatzeko jabetzaren baimena edo oneritzia (III. Eranskina).

3.- Eskatzailea higiezinaren jabea balitz, baina errentamendu edo gozamen eskubide bateri lotura egongo balitz, hurrengo zera erantsi beharko du:

a) Gozamen edo errentamendu eskubidea duen pertsonaren NAN-ren kopia.

b) Egintzak gauzatzeko, gozamen edo errentamendu eskubidea duen pretsonaren baimena edo oneritzia (IV. Eranskina).

4.- Hirugarrenaren Altaren inprimakia (V. eranskina).

Jatorrizko dokumentazioa edo kopia egiaztatua aurkeztu beharko da.

 

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/08/21 - 2009/09/30


Eskabideak aurkezteko lekua
  • ZUZENEAN zerbitzuko hiritarrekiko harrera puntuetan.
  • Urdaibai Biosfera Erreserbaren egoitzan (Gernika-Lumoko Udetxea jauregia)
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian,1 -01010 Vitoria-Gasteiz)
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurralde Zerbitzuetan
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluak ezarritako edozein lekutan.

Tramiteen deskripzioa

Epai-mahaiak Ingurumeneko sailburuordeari bidaliko dio ebazpen-proposamena; horrek, hurrengo artikuluan adierazitako esleipen-irizpideetara eta aurrekontu-mugetara egokituta, dirulaguntza jaso ditzaketen proiektuak eta dirulaguntza horren zenbatekoa adieraziko ditu; gainera, bakoitzari emandako laguntza-ehunekoak ere zehaztuko ditu, baita onuraduntzat proposaturikoak ere. Era berean, ukatu beharko liratekeen proiektuak eta horren zergatia ere adieraziko ditu.


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Sailburuordea


Ebazteko epea

Gehienez jota bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

28/07/2009