Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
 

Ingurumena 2.0

EAEko Ontzien eta Ontzi-hondakinen Estatistika 

 

Xehetasunak

  • Mota: Estatistikak | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia: Ingurumena
  • Geografia-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Datuen iturria:

    Eusko JaurlaritzakoIngurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, berak landutako hondakin-zerrendak oinarri hartuta eta Ontzien eta ontzi-hondakinen 11/97 Legearen arabera eratutako kudeaketa sistema integratuen eta materialen erakundeen informazioa oinarri izaki.

  • Datuen hasiera data:2008/01/01
  • Eguneratze data:2012/01/10
  • Eguneratze maiztasuna:Urtero
  • Datuen amaiera data:2010/12/31

Deskribapena

Ontzien eta ontzi-hondakinen 11/1997 Legean printzipioak, helburuak eta tresnak jarri dira ontziek ingurumenean duten eragina prebenitzeko eta murrizteko, eta ontzien hondakinak euren bizitza osoan kudeatzeko.

Definizioa

Ontzia da edozein materialez egindako produktua, baldin eta merkatugaiak eduki, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko bada; merkatugaiok, besteak beste, lehengaiak zein amaitutako gaiak izan daitezke, fabrikatze, banatze eta kontsumitze katearen edozein fasetan. Baita helburu horretarako erabili ostean botatzeko gai guztiak ere.

Alegia, kontsumitzaileak edo azken erabiltzaileak merkatugaia garraiatzeko dendetan eman edo eskuratutako erabilera bakarreko poltsak, eta ontzien helburu berbera duten botatzeko gaiak, esaterako, erretiluak, platerak, edalontziak eta produktua emateko, erabiltzeko edo zuzenean kontsumitzeko bereziki ostalaritzan eta jatetxeetan erabiltzen den botatzeko beste edozein gai.

Industria-edo merkataritza-ontziak dira industrietan, merkataritzan, zerbitzuetan edo nekazaritza-eta abeltzaintza-ustiategietan bakarrik erabiltzen edo kontsumitzen direnak, beraz, norbanakoen etxeetan erabili edo kontsumitu ohi ez direnak.


 

Ontzi-hondakinak sortzen dituzten produktu ontziratuak merkatuan jartzearen ondoriozko betebeharrak

Ontzigileek hiru urtean behin prebentziorako enpresa-planak egin behar dituzte, enpresak produktuak merkaturatzeko sortzen duen hondakin kopurua murrizteko; egin ere, materialaren arabera ontzi-hondakinen kopuruak kontuan izaki eta etxeko, dendetako edo industriako ontziak diren bereiztu barik egin behar dira planok. Prebentziorako enpresa plan horien neurriak betearaziko dituzten autonomia-erkidegoek eurek onartu behar dituzte planok.

Ontziratzaileek eta merkatariek, edo ontziratutako produktuak merkatuan jartzearen arduradunek kudeatu behar dituzte sortzen dituzten ontzi-hondakinak. Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako: Gordailu, Itzultze eta Atzera-emate Sistema eta Kudeaketa Sistema Integratua.

Ontziratzaileek eta dendariek, berreskuratzaileek, birziklatzaileek eta balioa ematen dutenek, azken edukitzaileek, tokiko erakundeek eta Kudeaketa Sistema Integratuek ontzien aitortza aurkeztu behar dute urtean behin eta martxoaren 31 baino lehen, sozietatearen egoitza duten autonomia-erkidegokorgano eskudunean. Eragile bakoitzak aitortza bana aurkezten du, non ontzi kopurua eta pisua azalduko den, eta horretarako, orri honetako behera kargatzeko eremuan jaitsiko dira formularioak.

Industriako ontzien kudeaketa

11/1997 Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarrian xedatu legez, industriako ontziak merkatuan jartzeko arduradunak salbuetsita daude Gordailu, Itzultze eta Atzera-emate Sistemara edo Kudeaketa Sistema Integratura batzetik, salbu eta halaxe erabakitzen dutenean.

Xedapen honekin bat eginez gero, derrigorrez jakinarazi behar zaio idatziz produktuak merkaturatzen dituen autonomia-erkidegoko organo eskudunari.

Azken edukitzaileak eta ontziratzaileek eta merkatariek dagokien ontzi aitortza aurkeztu beharko dute. Horrez gain, merkaturatzen den unetik, kudeaketa onerako, salerosketa edo eskualdaketa guztiak dokumentatu behar dira eta agertu behar da ontzi-hondakinak emateko arduraduna azken edukitzailea izango dela. 

 

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak landu ditu datuak, sailak berak landutako hondakin-zerrenden arabera eta Kudeaketa Sistema Integratuen material erakundeen informazioaren arabera; Ontzien eta ontzi-hondakinen 11/97 Legearen bidez eratu ziren sistema eta erakunde horiek.