Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
 

Ingurumena 2.0

EAEko Berotegi Efektuko Gasen isurketen inbentarioa.

Xehetasunak

  • Mota: Estatistikak | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia: Ingurumena
  • Geografia-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Datuen hasiera data:1990/01/01
  • Eguneratze data:2011/12/15
  • Eguneratze maiztasuna:Urtero
  • Datuen amaiera data:2010/12/31

Deskribapena

Atmosferako berotegi-efektua sortzen duten gasen emisioaren arazoa eta horiek giro-aldaketan duten eragina kezkatzeko modukoak dira mundu-mailan. Lurraren globoa pixkanaka berotzen ari da gas horien kontzentrazioaren ondorioz, eta, jakina, klima zenbat eta azkarrago aldatu, ingurumenarentzako arriskua ere are eta larriagoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2002-2020ko Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategiaren lehentasunezko helburu bat, hain zuzen, atmosferari kalte egiten dioten gasen emisioak mugatzea da eta, beraz, Kyotoko helburuak lortzen laguntzea. Ingurumen-jarduerarako esparru horretan txertatzen da Berotegi Efektuko Gasen Inbentarioa, eta arazoari aurre egiteko estrategiak zehazten lagunduko duten datu baliagarriak eta alderagarriak lortzea da haren helburua.

Hemen aurkezten dira EAEko Berotegi Efektuko Gasen isurketen taula estatistikoak, hain zuzen: isurketa guztiak gas motaren arabera; isurketak jarduera-ekonomiko edo sektoreen arbera; isurketak isurketa-iturriaren arabera; isurketak CRF epigrafearen abera; isurketak herrialdearen arabera; isurketak biztanle bakoitzeko eta herrialdearen arabera; eta, isurketen Barne Produktu Gordinarekiko bilakaera herrialdearen arabera.