Europako etiketa ekologikoa borondatezko tresna da, ingurumena babesten duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko dena; ingurumeneko kalitatearen ikur bereizgarria, alegia.
Erkidegoaren etiketa ekologikoa emateko sistemak honako helburua du: maila bereko produktuekin alderatuta, ingurumenean eragin txarrak murriztu ahal dituzten produktua sustatzea, baliabideen erabilera eraginkorra eta ingurumenaren maila altuko babesa lortzen dela.
Helburu hori lortze aldera honakoa eskaintzen zaie kontsumitzaileei: produktuei buruzko orientabide eta informazio zehatza, iruzurrik gabekoa eta funts zientifikoduna.
Europako etiketa Europar Batasun osoan hartzen da aintzat, baita Norvegia, Liechtenstein eta Islandian ere; produktua erakunde independente batek aztertu izana eskatzen du; eta produktuak ingurumenean dituen eragin guztiak zehazten ditu, lehengaiak ateratzen direnetik azkeneko erabilerara arte (bizi zikloa delakoa).
Etiketa ekologikoa emateko baldintzak produktuen kategoriaren araberakoak dira:
2008ko abenduaren 18an argitaratu da EHAAen abenduaren 2ko 202/2008 Dekretua, etiketa ekologikoa emateko Europako sistema berraztertuari buruzko uztailaren 17ko 1980/2000 Erregelamenduan ezarritako funtzioak egingo dituen organo eskuduna izendatzeari buruzkoa. Dekretu horrek Ingurumen Sailburuordetza izendatu du eskudun organoa Euskadiko Autonomia Erkidegoan.