Ingurumen-inpaktuaren azterlana da proiektu jakin bat ebaluatu ahal izateko sustatzaileak aurkezten duen informazio-bilduma. Azterlanak gutxienez honako datu hauek izango ditu:
Teknikaren ikuspuntutik bideragarriak diren alternatiben analisia eta hartutako irtenbidearen justifikazioa.
Proiektuaren eta bere proposamenen deskribapena.
Ingurumen-inbentarioa eta ekologiaren edo ingurumenaren aldetik funtsezkoak diren interakzioen deskribapena.
Ingurumen-inpakuen zehaztapena eta ebaluazioa, bai hartutako irtenbideari bai alternatibei dagokienez.