
Sistema ekologikoetan ez bezala, giza sistemetan inertzia ez da finkoa: politika eta aukera indibidualek alda dezakete.
Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak eta Garapen Iraunkorraren Euskal Kontsumo Planak iraunkortasunaren kultura eta kontzientzia hedatu nahi dituzte Euskadin, hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzen bidez, besteak beste.
Kontsumo ohitura iraunkorrak sustatzeko helburua duen Global Action Plan Egitasmoa (GAP) amaitu da. Kanpaina Nazio Batuen Ingurumen Egitasmoak (PNUMA) sustatu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak bultzatuta abiatu zen 2006ko irailaz geroztik. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Lea Artibain, Deba Goienan eta Aguraingo Eskualdeetan garatu da.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eskerrak eman nahi dizkizue parte hartu duzuen guztioi, gure planetaren baliabideak zaintzen eta klima aldaketari aurre egiten lagundu diguzuelako.
Eskuliburuak:
Azken txostena
¡¡¡Begiratu ezazu sarituen zerrenda!!!
|