NON UZTEN DIRA?
Edukiontzi berdeetan
ZER UTZ DAITEKE?
Puntu berdea duten beirazko ontzi guztiak; ikur horrek Ecovidrioren Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratukoa dela adierazten du. Puntu Berdeak ontzietan logotipo hori duten enpresek merkaturatzen dituzten produktuen ontzien hondakinak berreskuratzeko betebeharrak betetzen dituztela adierazten du, hondakin horiek birziklatu eta balorizatzeko.
Bai
- - edozein koloreko beirazko botilak (zuriak, berdeak, arreak)
- - kontserba-flaskoak
- - kosmetika eta lurringintzako flaskoak
Ez
- - ispiluak
- - ateetako, leihoetako eta autoetako kristalak eta beirak
- - bonbillak eta fluoreszenteak
- - beirazko tresnak: edalontziak, kopak, txarroak, irudiak, ...
KUDEATZAILEAK
Udalak eta Mankomunitateak
ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?
Tratamenduko instalazioetan beira zikina garbitu, xehatu eta material desegokietatik nahiz beste hondakin baztergarrietatik bereizi egiten da, eta ontzi-fabriketan birziklatzeko azken prozesua egiteko egokitu egiten da. Fabrika horiek arduratzen dira kiskalkina lortzeaz (berreskuratutako beira, purua, garbia eta xehatua). Birziklatze-prozesua burutzeko, kiskalkina urtu egiten da eta ontziak fabrikatzen dira.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Beira ez da inoiz degradatzen. Hain da gogorra, K. a. 2000. urteko beirazko tresnak aurkitu dira. Naturan 4.000 urte beharko lituzte higaduraren eta eragile kimikoen ondorioz desintegratzeko, mikroorganismoek ezin baitute suntsitu.
Baliabide natural urriak kontserbatzea premiazkoa da, eta beira birziklatuz energia eta lehengaiak aurrezten dira (nagusiki silizea eta soda karbonatoa); aldi berean, zaborren tratamenduko kostuak murriztu egiten dira. Beira birziklatuak tenperatura handiagoa behar du urtzeko eta, horregatik, botila berriak fabrikatzeko prozesuan lehengaiak erabiltzea ekiditen da eta erregai gutxiago xahutzen da.
Beira birziklatuz 1,2 kg lehengai aurrezten dira birziklatutako kilogramo bakoitzeko, eta birziklatutako tona bakoitzeko 0,13 TEP (toneladas equivalentes de petróleo).
|