Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena

Onarpen-agiri datuak bete


Azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuak, hondakin egonkorren eta egonkortuen kudeaketari buruzkoak, 17. artikuluan xedatzen duenaren arabera:

  1. Azken helburua zabortegia duten hondakin egonkorren produktore orok, hondakin horiek sorburutik helburura lekualdatu baino lehen, zabortegiaren titularraren edo industria-hondakin egonkorren kudeatzailearen idatzizko konpromisoa izan beharko du nahitaez (onarpen-agiria).

  2. Hondakinak onartzen badira, kudeatzaileak, dagokion eskabidea jaso eta hilabeteko epean, onarpena eta onarpen horren baldintzak idatziz adierazi beharko ditu (onarpen-agiriaren bitartez) edo, hala badagokio, onarpena ezetsi egingo du. Kudeatzailea onartutako hondakin egonkorren titular bihurtuko da, jasotzen dituen unetik aurrera.

  3. Hondakin egonkorren produktoreak eta kudeatzaileak ingurugiro-organoari onarpen-agiriaren kopia bat bidaliko diote, eta biek agiri horren kopia bana gordeko dute. Agiri horrek behar bezala beteta egon behar du, eta gutxienez bost (5) urtean gorde beharko dute.

  4. Onarpen-agiria V. eranskinean zehaztutako ereduaren araberakoa izango da.

Non lor daiteke onarpen-agiria?

"Onarpen-agiria" Ingurugiro Sailburuordetzak ematen duen dokumentu bat da, eta kopien aurkako hiru paperez osatzen da; dokumentu hori baimendutako zabortegietan bakarrik eskura daiteke.

Onarpen-agiria nola bete behar den

Hondakin bakoitzeko eta hondakin hori sortu duen enpresa edo planta bakoitzeko onarpen-agiri bat egin behar da.

Onarpen-agiriko hondakinaren ezaugarri fisiko eta kimikoen atala I. eranskinaren arabera I. motakoak diren industria-hondakin egonkorrekin bakarrik bete behar da. Ez da beharrezkoa dokumentuan zerrendatzen diren parametro guztien analisi sistematikoa egitea; aitzitik, nahikoa izango da hondakin-motaren edo/eta produkzio-prozesuaren arabera, kontzentrazio esanguratsuetan aurkituko direla espero den parametroak analizatzea.

Analisia lixibiazio-entsegu baten eluatuan oinarrituz egiten da.

Analitika hori hondakinen produktoreak eman behar dio hondakinen kudeatzaileari (zabortegiari).

Zabortegiak hondakina onartu duenean, onarpen-agiriaren zenbaki bat esleituko dio, eta hondakina zabortegi horretara eramaten den bakoitzean, segimendu eta kontroleko agiria betetzean, zenbaki horri egingo dio erreferentzia.

 

Azken eguneratzea: 2006/05/16