-
Teknologia garbiak bultzatzea, hondakinen kantitatea eta arriskugarritasuna ahalik eta gehien murrizteko.
-
Hondakinen kantitatea eta arriskugarritasuna eta poluzio-arriskuak murrizten dituzten produktuen garapen tekniko eta merkaturatzea bultzatzea.
-
Osagai arriskutsuak dituzten lehengaien eta produktu osagarriak pixkanaka-pixkanaka inpaktu txikiagoa eragiten duten beste batzuekin ordezkatzea bultzatzea.
-
Hondakinen kudeaketa teknologikoki aurreratua izan dadin bultzatzea, horiek ezabatu edo isurtzea geroz eta garestiagoa egingo dutena.
-
EAEn sortzen diren hondakin arriskutsuak kudeatzeko azpiegiturak behar adinakoak izan daitezen bultzatzea, eta poluzioa eremu geografiko batzuetatik besteetara lekualda dadin eragoztea.
-
Hondakin arriskutsuen korronte bakoitzerako irtenbideen anizkoiztasuna eta malgutasuna sustatzea.
-
Balorizazio-azpiegiturak dituzten hondakin arriskutsuak isurtzea eragoztea.
Iturria: EAEko Ingurugiroaren Babeserako Legea. 1998
|