|
|
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen Lege Orokorrak dioenaren arabera, gure autonomia erkidegoan ingurumenaren ardura duen organoak garatu beharko ditu plan zuzentzaileak hondakin arriskutsuak eta bestelako tipologiakoak diren hondakinak kudeatzeko; eta produkzio- edo kudeatze-jarduerek, publikoek zein pribatuek, jarraibide horiek diotena bete beharko dute.
Aurrekoarekin bat eginda, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren arloan prestatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programak (2002-2006) bere hartu beharreko konpromisoen artean Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko Plana onartzea jasotzen du, hain zuzen ere, ezarritako helburuak lortzea ahalbidetuko duen plana.
Aipatutako aginduari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko Plana (2003-2006) burutu du. Aurreko Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Bereziak Kudeatzeko planaren (1994-2000) berrikuspena da plan hau, 2000. urtean utzi baitzion hark indarrean egoteari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko Planak (2003-2006) aurreko planarekiko ikuspegi berria dakar hondakinene kudeaketaz. Hemendik aurrera, alderdi kualitatiboei begiratu behar diegu, batez ere, eta gaikako bilketari eta tratatze teknika aurreratuei esker, hondakin arriskutsuen tratamendu-kalitate hobea lortu behar dugu. Ingurumen-inpaktua gutxitzea eta hondakinek dauzkaten baliabideen erabilera eraginkorragoa, horiek dira gure xedeak.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak finkatutako printzipioei jarraiki, hondakinen kantitatea eta arriskugarritasuna gutxitzeak du hor lehentasuna, eta balorizazioa hobesten da edozein ezabatze-motaren aurretik, honakoa hartu behar dugu aintzat aurrerantzean: sortzen diren une beretik baliabidetzat jo behar ditugu honadakinak. Honenbestez, oso garrantzitsua da:
- ahalik eta hondakin-zatiketa eta bereizketa handiena egitea
- gero eta hondakin arriskutsu gehiago sortzeko joera aldaraztea
- adi egon lehentasuna duten hondakin multzoei
Prestau den airiaren eztabaidan eta onespenean parte-hartzea bermatzeko asmoz, gai honekiko lotura duten eragile guztiei kontsulta egin zaie: Administrazio Publikoei, erakundeei, enpresari-elkarte eta sindikatuei, eta ekologista-erakundeei. Era berean, jendeaurrean jarri zen hiritar orori Euskal Autonomia Erkidegoko Honadakin Arriskutsuak Kudeatzeko Planaren edukia ezagutzeko aukera emateko.
2003-2006 Plan hau onartu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra betetzeko, Euskal Herriko Ingurumen Batzordeak aztertu du eta ingurumen ebaluazio estrategiko bat gauzatu da.
|