|
|
|
"Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten hau, 2007. urtekoa, 25 liburukitan egituratu da.
Lehen liburukian, metodologien atala jaso da: erabilitako metodologiak bildu dira, metodologien bilakaera laburbildu da, eta Uraren Esparru Zuzentaraua ezartzeak eta lan-taldeetan parte hartzeak eragin dituen eguneratzeak aurkeztu dira: batez ere, Europako Batasuneko herrialdeek egindako interkalibrazio-ariketan gauzatutako eguneratzeak.
Ekarpenik handiena, zalantzarik gabe, elementu biologiko batzuetarako eta elementu fisiko-kimiko orokorretarako ingurumen-helburuak ezartzea eta biologiaren arloko kalitatea zehazteko metodologiak garatzea izan da. Bigarren hori, ornogabe handien eta beren interkalibrazioaren ondorioz lortu da. Metodologia batzuk oraindik ez dira aldatu, eta 2004. eta 2005. urteetako txostena kontsulta daiteke.
Gero, hainbat neurritako 23 liburuki daude, 23 hidrologia-unitateei dagozkienak. Hidrologia-unitatea osatzen duten ur-masen emaitzak eta hidrologia-unitateek 2007an zuten ekologia-egoeraren kalifikazioa agertzen dira.
Beste alde batetik, segimendu-sarearen azken lau urteetako laburpen-liburuki bat egin da, eta bertan, ur-masen ekologia-egoerak 2004tik 2007rako aldian zehar izan duen bilakaera jaso da.
Gainera, azterketan zehar lortutako datu gordinak Sareko Datu-basean daude bilduta (URSAREA).
|