Egitekoak
- Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legean aurreikusitako lurraldea eta itsasertza antolatzeko instrumentuak prestatu eta izapidetzea Eusko Jaurlaritzaren eskumenen arloan, Jaurlaritzaren sailei egotzitako eskumenen kalterik gabe .
- Lurraldea antolatzeko instrumentuei buruzko txostenak prestatzea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan, eta organo horien gainean 4/1990 Legeak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari egotzi zizkion gainerako egitekoak burutzea.
- Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu beharreko akordioei buruzko proposamenak prestatzea, 4/1990 Legeko 26.1 artikuluan Eusko Jaurlaritzari egotzitako egitekoei dagozkienetan.
- Lurraldearen antolamenduaren arloan proiektu arauemaileak lantzea.
- Itsasertzak babesteko plangintza egitea, kalitate-estandarrak ezarri eta mantenimendua zainduz.
- Lurraldea berritzeko ekintza bereziak gauzatzea, batez ere, industria-aurrien arazoa duten aldeak berritzeko.
- Lurralde informazioko sistema bat lantzea.
- Autonomia Erkidegoko erakundeek egin beharreko kartografia prestatzea, bai eta Jaurlaritzaren eskumenak betetzeko beharrezko kartografia ere.
- Azpiegitura kartografikoaren mantenimendua kontrolatzea.
- Kartografia arloan eskumena duten gainerako herri administrazioekin batera kartografia gaiak koordinatzeko ekintzak.
- Kartografia gaiak sustatzeko ekintzak
- Sailari dagozkion jarduerak burutzeko desjabetzeko duen ahalmena erabiltzea, Jaurlaritzaren Kontseiluaren, nahiz lurzoru eta hirigintzaren arloan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dituen eskumenak kaltetu gabe.
- Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak eman diezazkiokeen egiteko guztiak.
|