Egitekoak
- Ingurumenean eragina duten jardueren administrazio-kudeaketa egitea, sailkatutako jardueretarako baimena emateko prozeduran neurri zuzentzaileak ezartzeko txosten-proposamena barne, eta sektorekako araudian begietsitako baimenak lortzeko baldintza eta betebeharrena, Uren Zuzendaritzari bere esparruan aitortu zaizkion eskumenak kaltetu gabe.
- Ingurumenari buruzko sektorekako araudian aurreikusitako lizentziak eta baimenak lortzeko administrazio prozedurak koordinatzeko izango diren neurriak hartzera bultzatzea.
- Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurak izapidetzea eta ingurumenaren gaineko eraginaren deklaraziorako proposamenak lantzea.
- Atmosfera kutsatzen duten eta zarata sortzen duten fokoak kontrolatzea.
- Hondakinei buruzko plan zuzentzaileak prestatzea; horien jarraibideetara jarri beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garatzen diren hondakinen ekoizpen edo kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerak.
- Hondakinen trafikoa ikuskatu eta kontrolatzea.
- Hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baimen-proposamenak lantzea, deklarazioak fiskalizatu eta urteko ekoizpen eta kudeaketaren gaineko memoriak egitea.
- Administrazio erregistroak sortu eta horien mantenimendua egitea.
- Ontziki-hondakinak kudeatzeko sistema integratuetarako baimen-proposamena, ontzikiak prebenitzeko enpresa-planak onartzea eta ontzikiak jaso, sailkatu eta birziklatzeari buruzko informazioa kudeatzea.
- Lurzoru kutsatuak kontrolatu eta ebaluatzea, lurzoru kutsatuak berreskuratu, babestu eta aurreikusteko neurriak zehaztu eta ezarriz.
- Ekoizpen prozesuetan ingurumen ondorioak aurreikusi, murriztu eta gutxitzeko teknikak aplikatzea sustatzea.
- Eta zuzenbidezko ordenamenduak egozten dizkion guztiak.
|