Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena


Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazioa eta Kontrolerako Zuzendaritza

 

Titularra: Alberto Jimenez de Aberasturi Corta
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945016950 Ext. 16950


Egitekoak

a) Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen-Estrategia eta Euskal Herriko Ingurumeneko Esparru-Programa bultzatzea eta horien jarraipena egitea, ingurumen-politikaren plangintza eta programazioa prestatuz; horrek eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakunde publikoen ekimenek aipatutako estrategia eta programa horiek eratzen lagunduko dute.

b) Hiriko ingurumenaren iraunkortasuna sustatzea XXI Agenda bultzatuz

c) Ingurumen gaiaren plangintza koordinatzea eta ingurumen arloko azterlanak egitea beste arloekiko lankidetzan.

d) Ingurumenaren egoerari eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumeneko adierazleei buruzko memoria prestatzea

e) Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurak izapidetzea eta ingurumenaren gaineko eraginaren deklaraziorako proposamenak lantzea

f) Zaintza, ikuskaritza eta kontrolerako lanak koordinatzea, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko ingurumenari buruzko legezko xedapenek ezarritako eremuaren barruan, eta betiere, Uren Zuzendaritzari bere esparruan aitortu zaizkion eskumenak kaltetu gabe.

g) Atmosferaren ingurumen-kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea; horretarako, kutsadura eragiten duten guneak, inguruneko airea eta kutsadura akustikoa kontrolatuko dira.

h) Klima-aldaketaren arloan ezarritako helburuak betetzen lagunduko duten araudi-proposamen, planifikazio- eta administrazio-tresnak garatzea.

i) Zientzia, Teknologia eta Gizarte Planaren barruko I+G jarduerak sustatzea; plan hori gauzatzea, Sailaren ardura da

j) Zuzendaritzarenak diren gaietan araugintza poiektuak lantzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta

k) Ingurumenaren politikarako tresnak garatu, eta Zuzendaritzako arlo funtzionaletan aplikatzea

l) Eta zuzenbidezko ordenamenduak egozten dizkion guztiak.