|
Liburu hau azken urteotan Txingudiko hegaztiei buruzko ikerlanetan bildutako ondorioen laburpena duzue. Denbora luzean zehar eraztunketa izan da gure ingurunean migratzen duten hegaztiak aztertzeko bide bakarra. Eta orain dela urte batzuk hegazti negutar urtar zein lurtarren erroldak osatzen hasi ziren. Azterlan hauek agerian utzi zuten Txingudi Euskal Herriko natur gune garrantzitsuenetako bat dugula.
|