Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2009/09/30
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetan mundu mailako Hegaztien Eguna ospatzen du
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Madariaga Dorretxeak, asteburu honetan (urriak 3 eta 4) Mundu Mailako Hegaztien Eguna: Bidaiatzeko jaioak ospatuko du. Zentroak natura maitatzen duten adin guztietako pertsonei zuzenduriko hainbat ekintza antolatu ditu, gure inguruneko hegaztien dibertsitatea eta hauen babesaren garantzia helburutzat hartuta.


Ekintzen artean, bai itsasontziz  zein oinez hegaztiak ikuskatzeko irtenaldiak, eta haurrentzako eskulan tailerrak eta lehiaketak egongo dira (parte hartzeko aurretik plaza erreserbatu behar da 94 687 04 02 telefonora deituz). Horretaz gain, hegaztien munduari buruzko hainbat kontsulta materiala eskeiniko da.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxera Mundu Mailako Hegaztien Eguneko ekintzetako partehartzaile guztiek sarrera doan izango dute.

EGITARAUA

Urriak 3, larunbata:

  • Itsas hegaztiak ikusteko irteera itsasontzian eta bisita gidatua Madariaga Dorretxean
    Prezioak: Orokorra: 8 € / Taldeek (10 pertsonatik gora), 12 urtetik beherakoek   eta 65 urtetik gorakoek: 5 €
    Ordutegia:
    1.go txanda: 10.00-13.00
    2.go txanda: 10.00-13.00
    3.go txanda: 11.00-14.00

  • Habi-kaixa eraikitzeko buruzko tailerra
    Ordutegia: 11.00etatik 13.00etara
    Prezioa: doan

  • Hegazti marrazkien haur lehiaketa
    Ordutegia: 17.00etatik 19.00etara
    Prezioa: doan

Urriak 4, igandea:

  • Hegazti harrapariak ikusteko ibilbidea eta bisita gidatua Madariaga Dorretxean
    Ordutegia: 10.00etatik 14.00etara
    Prezioak: Orokorra: 5 € / Taldeek (10 pertsonatik gora), 12 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek: 3 €

  • Mugikor dekoragarri eraikitzeko tailerra
    Ordutegia: 11.00etatik 14.00etara
    Prezioa: doan

  • Hegaztien soinuen identifikaziorako haur lehiaketa
    Ordutegia: 17.00etatik 19.00etara
    Prezioa: doan

 

 

Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentroa-Madariaga Dorretxea, Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa. Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren plan eta arauen arabera, eta garapen jasangarriaren irizpideak kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiak mugiaraztea eta ingurugiroarekiko etengabeko hobekuntza eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburua duen Sozietate Publikoa da.