Azken eguneratzea: 2012/02/03
Urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, ibai eta hezeguneetako espezie inbaditzaileei buruzko nazioarteko jardunaldia egin da Valentzian.
Jardunaldian hainbait erkidegotako eta europako herrialde batzuetako adituak bildu dira espezie inbaditzaileak desagerrarazteko eta kontrolatzeko estrategiak eta esperientziak elkarbanatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko estuarioetan garrantzi komunitarioko habitatak leheneratzeko LIFE proiektuaren ordezkariak LIFE lantaldeko bi kide izan dira. Kideek proiektuaren azken emaitzak eta Baccharis hamilifolia landare inbaditzailea desagerrarazteko eta kontrolatzeko praktika onenak aurkeztu dituzte. Jardunaldian proiektuaren dibulgaziorako materiala ere banatu da.
Esteka: