Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
 

Ingurumena 2.0

Hirugarrenen kontura bitartekari gisa diharduten hondakin arriskutsuen enpresa garraiolarien erregistroa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Xedea

Hirugarrenen kontura bitartekari gisa diharduten hondakin arriskutsuen enpresa garraiolariek egin beharreko jakinarazpena arautzea.

Nori Zuzendua

Hirugarrenen kontura bitartekari gisa diharduten hondakin arriskutsuen enpresa garraiolariak eta hondakinaren titulartasuna bere gain hartzen ez dutenak.

Araudia

10/1998 Legea, apirilaren 21ekoa, hondakinei buruzkoa. (B.O.E. 1998-04-22).


Harremanak norekin

Telefonoa: 945 01 99 10 

Erantsi beharreko agiriak
  • Eskatzailearen identifikazioa (izena, NAN eta kargua edo enpresarekin duen harremana) eta enpresarena (enpresa-izena, IFZ eta helbide soziala). Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia ere aurkeztu behar da.

  • Garraiatzera doan hondakin arriskutsuen deskribapena, bai eta hondakin horiek manipulatu eta garraiatzean ez direla nahastuko bermatzeko zein neurri hartuko diren ere.

  • Hondakin arriskutsuak garraiatzeko erabiliko diren ibilgailuen deskribapena (matrikula, marka eta modeloa, karga-ahalmena, zirkulazio-baimenen fotokopia eta ibilgailu bakoitzaren garraio-txartela). Ibilgailuen titulartasuna egiaztatu egin behar da eta, beraz, enpresak ibilgailuen jabe gisa agertu beharko du zirkulazio-baimenetan. Bestela, ibilgailuak bere esku dituela egiaztatu beharko du, ibilgailu bakoitzaren jabearekin sinatutako kontratuaren bidez.

  • Declaración jurada del representante legal de la empresa en la que se responsabiliza de la adopción y mantenimiento de todas las medidas de seguridad necesarias para realizar el transporte de los residuos solicitados.

  • En el supuesto de que los residuos peligrosos objeto de transporte se califiquen como mercancías peligrosas de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente en materia de transporte de mercancías peligrosas por carretera y se requiera un certificado de idoneidad de los vehículos que se van a utilizar para el citado transporte, la empresa deberá presentar ante la Viceconsejería de Medio Ambiente copia del citado certificado de idoneidad.

  • En el supuesto de que la normativa vigente en materia de transporte de mercancías peligrosas por carretera así lo requiera, acreditación de la disposición de conductores con certificado de formación ADR para el transporte de mercancías peligrosas de la clase correspondiente.

  • Ibilgailuan hondakin arriskutsuak garraiatzeak duen arriskua estaltzen duen erantzukizun zibileko aseguru-poliza. Poliza hau eskatzaileak kontratatu beharko du.

Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Interesdunak eskatzen duenean.


Eskabideak aurkezteko lekua

INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

ARABAKO LURRALDE BULEGOA

Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA

Gran Vía, 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA

Infanta Cristina, 11 'Villa Begoña'
20008 Donostia-San Sebastian

Tramiteen deskripzioa

Enpresak aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu ondoren, dokumentazio hori aztertu egingo da eta organo honi enpresa eskatzaileak hirugarrenen kontura bitartekari gisa egin behar duen hondakin arriskutsuen garraio-jardueraren berri emateko betebeharra bete duela egiaztatzen duen ziurtagiria bidaliko zaio. Betebehar hori 10/1998 Legean ezarrita dago.

 


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Kalitatearen Zuzendaria.


Ebazteko epea

Ez dago.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Hondakin arriskutsuen garraioa egitean, garraiolariak hondakinaren titulartasuna bere gain hartzen badu, autonomia-erkidegoko ingurumen-organoaren baimenaren menpe dago. Hondakin arriskutsuen kudeatzaile izateko baimenak  zein epe eta baldintzetan ematen den finkatuko du, eta eskatzaileak erantzukizun zibileko aseguru bat egin beharko du eta fidantza bat ordaindu beharko du baimenean zehazten den moduan eta kopuruan.

Hondakin arriskutsuen garraiolaria jarduera hori hirugarrenen kontura egiten duen bitartekari hutsa denean, nahikoa izango da dagokion autonomia-erkidegoko ingurumen-organoari jakinaraztea. Gaur egun EAEn hondakin arriskutsuak hirugarrenen kontura garraiatzeko EZ da beharrezkoa baimena lortzea, nahiz eta Legeak autonomia-erkidego bakoitzari baimena nahitaezko egitea bere esku uzten dion.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

15/03/2011