Papereko udal-mapa toponimikoa, 1/30.000 eskalakoa edo zehatzagoa. Eskaria udal batek egiten badu, mapak udal-lurralde osoa bildu beharko du, edo, 3. artikuluan zehazturik dagoen beste erakunderen batek eskatzen badu dirulaguntza, ordezkatzen duen lurralde osoa bildu beharko du. Azken kasu horretan, erakundearen azalera osoa 300 km2-koa edo handiagoa denean, eskala 1/45.000 edo zehaztasun handiagokoa izango da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalak, partzuergoak, mankomunitateak eta udal-elkarteak.
1.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak emandako mota bereko dirulaguntza edo laguntzen kopururen bat itzultzeke edo zehapenen bat betetzeke baldin badago, ezinbestekoa izango da prozedura hori ebatzita uztea.
2.-Diru-laguntzak eskuratzeko, erakunde eskari-egileek ezin dute, zigor-arloan edo administrazio-arloan zehaturik daudela-eta, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galduta eduki, edo, legezko debekuren baten pean daudela-eta, halakoak jasotzeko gaitasun gabe egon.
PRESTAZIOA
Muga:
Diru-laguntza ez da inoiz 12.000 € baino gehiagokoa izango.
Berritze edo eguneratzeen mapen kasuan, Agindu honen kontura ordaindutako kopuruak ez du inoiz gaindituko kostu garbiaren % 70 (BEZa eta gainerako zergak kenduta), fakturan jasota dauden diru-laguntzadun lanak egitearen soldatetatik.
Erakunde eskatzaileak lehen aldiz egiten duenean, gehieneko muga % 85ekoa izango da.
Agindu honetako 6. artikuluan jasota datorren hainbanatze-irizpidea dela-eta, baliteke, azkenean, 5. artikuluko formulak aplikatuz lortzen direnak baino kopuru txikiagoak ordaintzea.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Dirulaguntza Eskabidea
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa GorakoaErrekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua